ETORKIZUNERAKO APUSTUA

 

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Christian Imgak 2031ra arte luzatu du kontratua Athleticekin

Zumarragako aurrelari gazteak lehen taldearekin debutatu du dagoeneko, eta lehen gola ere sartu du elastiko zuri-gorriarekin.

IMGA ATHLETIC FITXAKETA
Christian Imgak kontratua luzatu du Athleticekin. Argazkia: Athletic Club

Athletic Clubek Christian Imgarekin duen kontratua berritu du, 2031ko ekainaren 30era arte. Akordioak, gainera, kontratua automatikoki luzatzeko aukera jasotzen du. 2009an jaiotako aurrelariak lehen taldearekin jokatzeko aukera izan du dagoeneko, bai Ligan, bai Errege Kopan. Azken lehiaketa horretan, gainera, bere lehen gola sartu zuen, AD Praten aurkako neurketan.

Zumarragako jokalariaren bilakaera oso nabarmena izan da 2024-2025 denboraldian Lezamara iritsi zenetik, Deportivo Alavesetik fitxatu ondoren. Aurreko denboraldian, Ohorezko Mailan aritu zen jubeniletan, eta 24 partida jokatu eta 8 gol sartu zituen. Youth Leaguen, berriz, 6 partida jokatu eta 2 gol egin zituen.

17 urteko jokalaria Bilbao Athleticekin eta lehen taldearekin ari da lehiatzen aldi berean. Edin Terzicek Vallecasen (bertan behera geratu zen azkenean) jokatzeko deitu zuen lehen aldiz, eta San Mamesen egin zuen debuta, Getaferen aurkakoan (4-0). Lehen taldearekin sartutako lehen gola, berriz, Hospitaleten iritsi zen. Horrez gain, astelehenean Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin arituko da Qatarko Munduko Txapelketan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X