Euskal Futbol Selekzioak Donibane Lohizunen entrenatuko du, Venezuelaren aurkako partida prestatzeko
Saioa ateak irekita egingo dute ostiral honetan, 11:30ean, Chantaco-Stade Rene Lacoste Plaine des Sports zelaian.
Euskal Selekzioaren artxiboko irudia.
Euskal Futbol Selekzioak Donibane-Lohizunen entrenatuko du ostiralean, Venezuelaren aurka larunbatean San Mamesen jokatuko duen neurketa prestatzeko. Lan-saioa ateak irekita egingo dute.
Euskadiko Futbol Federazioak (FVF) iragarri duenez, Jagoba Arrasatek zuzentzen duen taldeak 11:30etik aurrera entrenatuko du, Chantaco-Stade Rene Lacosteko Plaine des Sports zelaian.
Arrasatek 22 jokalari deitu ditu partidarako: horietatik bost, Athleticekoak (Hugo Rincon, Dani Vivian, Johaneko Louis-Jean, Mikel Jauregizar eta Oihan Sancet), Realeko lau (Jon Pacheco, Igor Zubeldia, Aihen Muñoz eta Beñat Turrientes), eta Osasunako beste lau (Aitor Fernandez, Iñigo Arguibide, Asier Osambela eta Kike Barja).
Horiez gain, Pablo Ibañez eta Ander Guevara (Alaves), Iñigo Vicente eta Asier Villalibre (Racing), Kepa Arrizabalaga (Arsenal), Einar Galilea (Malaga), Jon Guridi (Sevilla), Unai Gomez (Udinese) eta Gaizka Larrazabal (Bolton Wanderers) ere han izango dira.