Sestao River, Federazio Kopako txapeldun
Huelvako Recreativoren aurkako garaipenak bere historiako lehen titulu ofiziala eman dio talde bizkaitarrari.
Sestao Riverreko jokalariak eta teknikariak, Koparekin. Argazkia: Sestao River.
Sestao Riverrek 1-0 irabazi dio Huelvako Recreativori Federazio Kopako finalean, eta bere historiako lehen titulu ofiziala eskuratu du. Espainiako Futbol Federazioak (REFEF) antolatutako garaikur ofizial hori lortu duen 35. kluba da.
Sestao River 1996an sortu zen Sestao Sporten oinordeko gisa, ordura arteko kluba arrazoi ekonomikoengatik desagertu ondoren. Orain arte, Bigarren B Maila mailako multzoko txapelketa bat lortuta zuten bizkaitarrek (2013-14), beste bat Bigarren RFEFn (2022-23) eta Hirugarren Mailako bi titulu (2003-04 eta 2005-06).
Sestao River FRederazioko Kopa irabazi duen hirugarren euskal taldea da, Deportivo Alavesen (1945-46) eta Real Unionen (2014-15) ondoren.