Futbola
Ainhoa Moraza: “Joko aldetik beraiek baino gehiago izan gara; merezita irabazi dugu”
Reala Hearts baino gehiago izan da Zubietan jokatu den Europa Kopako itzuliko partida osoan zehar. Joanekoan ez bezala, gaur baloiak sarea topatu du eta 4-0 amaitu da norgehiagoka.
Realaren eta Heartsen arteko itzuliko partidako golak (4-0)
Realak 4-0 irabazi dio Heartsi Europa Kopako itzuliko partidan, Zubietan. Laura Camino, Paula Fernandez, Ainoa Campo eta Ainhoa Marin izan dira talde txuri-urdineko golegileak.
Realak Hearts jipoitu du euripean, eta hurrengo kanporaketarako sailkatu da (4-0)
Talde txuri-urdinak lehen zati bikaina jokatu du, eta partida erabakita utzi du. Gorka Alvarezen jokalariek hiru aldiz zulatu dute aurkariaren atea atsedenaldia baino lehen. Ainhoa Marinek bigarren zatian sartutako golak itxi du gol-zaparrada.
AEBko inbertitzaile batek Girondins erosi du euro baten truke, eta taldearen zor guztiak bere gain hartu ditu
Bordeleko Girondins, sei aldiz Ligue 1eko txapelduna izandakoa, mailaz jaisten joan da 2022tik, eta orain Frantziako futbolaren seigarren mailan dago. Klubak arazo ekonomiko larriak ditu, eta desagertzeko zorian dago.
Dani Vivian, lesioaren ostean: “Progresioa oso ona izan da eta ez nuen espero nagoen moduan egotea”
Dani Vivian Athleticeko jokalariak bere errekuperazioaz hitz egin du, nola sentitzen den azaltzeaz gain.
Realak final-zortzirenetarako txartela lortu nahi du Heartsen aurka
Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahal izango da streaming bidez, kirolakeitb.eus atarian, baita telebistaz ere, ETB1en.
Osasunak garaipena lortu du Huescaren aurka eta aurrera egin du Erregina Kopan
Osasunak partidako ekimena izan du eta azken txanpan Huescari aurre egiteko gai izan da, Erregina Kopako hirugarren kanporaketara eramango duen 0-1ekoa lortu du eta.
Premier Liga: “Cityk arauak sistematikoki urratu zituen ia hamarkada batean zehar"
"Kasu hau eta bere erabakia Premier Ligaren historiako garrantzitsuena da", adierazi du Richard Masters Ingalaterrako Ligaren presidenteak. Manchester Cityk, ostera, berretsi du "errugabea" dela eta "irmo" jokatuko duela akusazioen aurrean bere burua defendatzeko.
Gorka Alvarez: “Azken metroetan, hiru laurdenetako erabakietan eta, bereziki, asmatze horretan egongo da partidaren gakoa”
Realak Europa Kopako bigarren sailkatze kanporaketako itzuliko partida jokatuko du bihar, Heartsen aurka. Prentsaurrekoan, Gorka Alavarez itxaropentsu agertu da, beraien “indarguneak sendotzen” aritu omen dira aste honetan zehar eta “jokoa eta ideiak garbi" plazaratuz gero, euren helburutik gertuago egongo direla adierazi du.
Eibarrek garaipenen errekorra hautsi du eta lider dago Las Palmasi irabazita (3-2)
Talde armaginaren historian sei garaipen jarraian lortzen dituen lehen aldia da.
Seidlek hiru puntuak lortu ditu Eibarrentzat Sevillan (0-1)
Seidlek partidaren azken txanpan egindako gol bakarti bati esker, Eibarrek hiru puntuak eskuratu ditu Jesus Navas zelaian, Sevillari 0-1 irabazita. Norgehiagoka trinkoa izan da, eta armaginen defentsako planteamenduak eta planteamendu taktikoak fruituak eman ditu, etxekoen punteria faltaren aurrean.
Athleticek 193 milioiko diru-sarrerekin itxi du 25-26 denboraldia
Athleticek 3-2 hartu du mendean Atletico Madril
Victor Martinen taldeak garaipen baliotsua eskuratu du Atletico Madrilen aurka, 3-2 irabazita. Partida lehiatua izan da, baina Athleticek bere aukerak aprobetxatu eta hiru puntuak eskuratzea lortu du.
Alavesek galdu egin du Madril CFF taldearen aurka (1-0)
Sandra Villafañeren golak aldea markatu du larunbat honetan Fuenlabradako Fernando Torres estadioan jokatu den norgehiagokan. Korner jaurtiketa buruarekin urrundu du Brimak area txikira, futbolarien zalapartaren eta Sofia atezainaren artean. Baloia Madrilgo hegalaren aurrean jauzi da, eta horrek 1-0ekoa sartu du.
Sansek 3-1 galdu du Ceutaren aurka, bederatzirekin geratu ostean
Realaren bigarren taldea irabazten hasi da, Kitaren gol batekin, bigarren zatiaren hasieran. Hala ere, Arkaitz Mariezkurrenaren (33. minutuan) eta Kita (66. minutuan) beraren kaleratzeek erabat baldintzatu dute norgehiagoka.
Realak ezin izan du Real Madril gainditu (3-5)
Realak, maila eman arren, burumakur jarraitzen du garaipenik eskuratu ezinik. Gorka Alvarezen taldeak 3 eta 5 galdu du, Zubietan, Real Madrilen aurka.
Carlota Chaconek haustura du eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan
Manchester City errudun, Premier Ligako finantza arauak ez betetzeagatik
Jaitsiera, puntuen galera, zigor ekonomikoak eta tituluak kentzea daude klubak jaso ditzekeen zigorren artean.
Protesoni: “Ezin dugu gure helburua mailari eustea dela ahaztu"
"Aurrerago, gorago begiratuko genuke, ahal baldin bada, hori sekulakoa izango litzateke", gaineratu du uruguaitarrak. Bestalde, Ligako geldialdia iritsi izana deitoratu du. Gainera, ohiturak aldatu dituela esan du, eta lan handia egin duela lesioak prebenitzeko.
Athleticek 1.019 sarrera gehiago izango ditu San Mamesen, gonbidapenak murriztuta, Uriartek azaldu duenez
Ostegunean, Jon Uriarte Athleticeko presidenteak zehaztu du zer eta zergatik erabaki duen berak zuzentzen duen Zuzendaritza Batzak San Mameserako gonbidapenak kentzea; horrek 1,3 milioiko onura ekarriko dio klubari. Uriartek, halaber, Uriartek adierazi du ez dagoela ados Athleticeko presidente ohi batzuek emandako erantzunarekin. “Athletic ez dago gerrako ekonomian”, nabarmendu du.