12 partidako zigorra ezarri diote Jesus Owono atezainari
Komitearen ustez, gertakarien larritasunak zehapena maila gorenean ezartzea justifikatzen du.
Owono Alavesen zegoenean. Artxiboko argazkia: Europa Press
Espainiako Futbol Federazioko (RFEF) Diziplina Batzordeak 12 partidako zigorra ezarri dio Jesus Owono Andorrako atezainari, bere taldeak azaroaren 2an Tenerifen jokatu zuen partidatiko gertakariengatik. Txartel gorria atera zioten jasandako kolpearen ondorioz hil zen Jesus de Miguel aurrelariari egindako falta gogorragatik.
Batzordeak uste du gertakariak "arau-hauste larria direla, Espainiako Futbol Federazioaren Diziplina Kodearen 102. artikuluan tipifikatua, eta horren larritasun bereziak zehapena maila gorenean ezartzea justifikatzen du, hau da, 12 partida jokatu gabe uztea".