Ospakizunez jositako arratsaldea izan dute arraunlariek
Orion, Zarautzen eta Hondarribian jai giroa izan da nagusi. Oriok Eusko Label Ligako koroa eskaini dio herriari; Zarautzek eta Hondarribiak, aldiz, maila gorenera igotzea ospatu nahi izan dute.
Orion, Zarautzen eta Hondarribian jai giroa izan da nagusi. Oriok Eusko Label Ligako koroa eskaini dio herriari; Zarautzek eta Hondarribiak, aldiz, maila gorenera igotzea ospatu nahi izan dute.
Portugaleten, 2026ko Eusko Label Ligari amaiera eman dion El Corte Ingles Bandera amaitutakoan, Oriok txapeldunaren koroa jaso du. Iker Zabala entrenatzaileak, Gorka Aranberri patroiak eta arraunlariek pozik ospatu dute titulua.
Aritz Lizarralde pozik agertu da Oriok marka ezarri duelako denboraldiko 17. bandera bereganatuta. Hala ere, aitortu du Bermeon irabaztea asko kostatu zaiola Eusko Label Ligako txapeldunari.
"Guk gure lana oso ondo egin behar izan genuen atzo bandera irabazteko", nabarmendu du Orioko arraunlariak irabazitako azken Kontxari buruz. Bestalde, "Iker Zabala iritsi denetik lana da gehien errepikatu den hitza", nabarmendu du.
Oriok 34. aldiz irabazi du Kontxako Bandera, eta arratsaldean, San Nikolas ontziko arraunlariek eta oriotarrek bat eginda ospatu dute Donostiako badian lortutako garaipen handia.
Orioko patroiak hamaikagarren aldiz bereganatu du Kontxako Bandera. Gogotik ospatu du taldearekin, baina familiako kideekin ere ospatu eta argazkiren bat ateratzeko ere aprobetxatu du.
Orio koroatu da Kontxan, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda. Lehen jardunaldiko denborekin batuz, Orio jaun eta jabe izan da Kontxako sailkapen nagusian.
Oriok 34. aldiz irabazi du Kontxako Bandera. Lehen jardunaldia bereganatu zuten, eta bigarren jardunaldian ere erakustaldia emanez lortu dute garaipena. Gainera, Gorka Aranberri patroiarentzat hamaikagarren bandera izan da, baina lehena balitz bezala astindu du.
Orio garaile atera da igande honetan Kontxako Banderako bigarren jardunaldian ere. San Nikolas ontziak ez du lehen jardunaldian lortutako hiru segundoko abantailaren beharrik izan, eta, iaz bezala, bandera irabazi du. Gaurkoarekin, 11. Kontxako Bandera irabazi du Gorka Aranberrik.
“Kontxa Hondotik” sortako bigarren erreportajean, Ibon Gaztañazpik azaldu digu zein den traineru batzuen koloreetako jatorria. Ikusiko dugunez, bitxikeriak daude horrekin lotuta.
Kontxako Banderaren moduko estropadetan, arraunlariek ahalegin oso handia egin behar izaten dute, traineruak helmugaratu eta berehala ikusten denez. Horren erakusgarri dira Hibaika, Donostiarra (gizonezkoen proban), Arraun Lagunak eta Orio (gizonezkoen proban) traineruen irudiak estropada amaitu ostean.
Orio izan da azkarrena 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, eta 3 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Donostiarrari. Zierbena eta Hondarribia aurreko biekin batera arituko dira ohorezko txandan, eta Bermeo, Lekittarra, Getaria eta Ondarroa arituko dira lehen txandan.
Oriok beste urrats bat eman du 131. Kontxako Bandera eskuratzeko, lehen jardunaldia irabazita. Hala ere, ez dago ezer erabakita, Donostiarrak estu hartu eta 3 segundora geratu baita. Zierbena, berriz, 11 segundora sailkatu da, eta oraindik ere lehian dago. Datorren igandean erabakiko da dena.
San Nikolas ontziak, lehen txanda irabazita, 3 segundoko aldea atera dio Donostiarrari. Torrekua II.a ontziak ez dizkie gauzak batere erraz jarri estropadan mirotzei. Zierbenak irabazi du bigarren txanda, eta ohorezko txanda osatuko du, Hondarribiarekin batera, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Bermeok 3 segundoko zigorra jaso du, eta 5. postuan amaitu du.
Asteazkenean egindako sailkatze estropadan, zazpi klub horiek lortu dute txartela; Donostiarrarekin batera arituko dira hurrengo bi igandeetan, azken hori sailkatuta baitzegoen. Zarautzek gertu izan du sailkatzea, baina, azkenean, ezin izan du hobetu Ondarroak egindako denbora.
Irteeran lehena Bermeo izango da, eta Castro Lizaga arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
Asteazkenean, gizonezkoen sailkatze estropadan, 24 traineru arituko dira, zazpi posturen bila; ostegunean, ordea, 19 traineru ibiliko dira lehian, zazpi txarteletako bat eskuratu nahirik, emakumezkoen sailkatze estropadan. Donostiarrak eta Arraun Lagunakek bermatuta dute Kontxako Banderan izango direla, baina gainerakoentzat urduritasuneko eguna da; izan ere, inork ezin du huts egin.
Asteazkenean gizonezkoen sailkatze estropada izango da, eta ostegunean, emakumezkoena. Ibon Gaztañazpik azaldu digu zer izango den bi estropada horietan; erlojupekoetan, igandean aurreneko jardunaldia duen Kontxarako zazpi txartel izango dira jokoan.
Bi estropadaren faltan, Oriok Eusko Label Liga bermatu zuen atzo Galizian. Herriak harro jaso zituen arraunlariak eta ospakizunean murgildu ziren denak.