Kontxako Bandera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Orio koroatu da Kontxan, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda

Lehen jardunaldiko denborekin batuz, Orio jaun eta jabe izan da Kontxako sailkapen nagusian. Bigarren postua etxeko traineruak lortu du, Donostiarrak, 16 segundora, eta hirugarren postua Zierbenarentzat izan da, 31 segundora.
SAN SEBASTIÁN, 13/09/2026.- Los remeros de la embarcación Orio celebran la victoria de las regata de traineras de la Concha este domingo, en San Sebastián. EFE/ Juan Herrero

Orioko arraunlariak garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Orio garaile atera da igande honetan Kontxako Banderako bigarren jardunaldian ere. San Nikolas ontziak ez du lehen jardunaldian lortutako hiru segundoko abantailaren beharrik izan, eta iaz lortutako bandera berretsi du.

19 minutu eta 36 segundoko denborarekin nagusitu da Eusko Label ligako txapelduna. Bigarren lehen txandan irten den Bermeo izan da, 12 segundora, eta hirugarren Donostiarra, 13 segundora.

Hortaz, lehen jardunaldiko denborekin batuz, Orio jaun eta jabe izan da Kontxako sailkapen nagusian. Bigarren postua etxeko traineruak lortu du, Donostiarrak, 16 segundora, eta hirugarren postua Zierbenarentzat izan da, 31 segundora.

Lehen txandako traineruak oso parekatuta irten dira erritmo aldetik. Lehen ziabogaren ostean, Bermeok abantaila txiki bat atera du, denborak aurrera egin ahala handitzen joan dena. Getaria saiatu da Bou Bizkaia gertutik jarraitzen, Lekittarra eta Ondarroa atzean geratu direlarik. Itzuliko luzean, Bermeoren abantaila salba ezina izan da, eta traineru guztiak erdiko kaleen bila ibili dira itsasoaren baldintzak aprobetxatzeko. Hala, Bermeo 19 minutu eta 47 segundoko denborarekin helmugaratu da. Getaria 11 segundora iritsi da, Lekittarra 17ra eta Ondarroa 20ra.

Bigarren txanda hasi aurretik, epaileak bandera urdina erakutsi dio Donostiarrari, lehen jardunaldian jasotako abisua gogorarazteko, traineruaren pisaketa dela eta. Urduritasuna nabaria zen, eta lehen paladetatik erritmo bizia ezarri dute. Orio eta Zierbena erdiko kaleetarantz gerturatu dira, lehia eta ikuskizuna eskainiz.

Baina lehen minutuetan baino ez du iraun horrek. Lehen jardunaldiko garailea berriz jarri da estropadaren buruan, eta martxa bat gehiago sartuz jarraitu ezinean utzi ditu aurkariak. Hala, ziabogara heldu direnean Oriok 6 segundoko abantaila izan du hurbilen jarraitu duen Donostiarrarekiko, lehen txandan Bermeok jarritako marka 11 segundoan gaindituz.

Azken metroetan gozatu baino ez dute egin behar izan dute Gorka Aranberriren mutilek, garaipena ziurtatuta baitzeukaten. 34. Kontxako Bandera irabazi dute, hamaikagarrena Aranberrirentzat, 19 minutu eta 36 segundotan bukatuz lanak. Donostiarra 13 segundora heldu da, Hondarribia 15era eta Zierbena 19ra.

2. jardunaldiko sailkapena

Ez dago emaitzarik erakusteko.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X