Arraunlariak leher eginda Kontxako Banderaren lehen jardunaldiaren amaieran
Kontxako Banderaren moduko estropadetan, arraunlariek ahalegin oso handia egin behar izaten dute, traineruak helmugaratu eta berehala ikusten denez. Horren erakusgarri dira Hibaika, Donostiarra (gizonezkoen proban), Arraun Lagunak eta Orio (gizonezkoen proban) traineruen irudiak estropada amaitu ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Ioseba Amunarriz: “Poza ematen du Kontxako ohorezko txandan egoteak”
Hondarribiko patroia oso kontentu agertu da bere taldeak egin duen lanarekin. Bigarren jardunaldian, Ama Guadalupekoa ohorezko txandan izango da, eta Amunarrizek uste du emaitza ona lortu dezakeela maila ona ematen badu.
Donostiarraren azken luzea, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, traineruaren barrutik ikusita
Donostiarra bigarren postuan sailkatu da 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Oriok egin du denborarik onena lehen jardunaldian, baina Donostiarrak 3 segundo besterik ez du galdu. Hortaz, Donostiarra eta Orio nor baino nor gehiago arituko dira datorren igandean garaipenaren bila.
Orioren azken luzea, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, traineruaren barrutik ikusita
Orio izan da azkarrena 2026ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, eta 3 segundoko aldea atera dio bigarren sailkatuari, Donostiarrari. Zierbena eta Hondarribia aurreko biekin batera arituko dira ohorezko txandan, eta Bermeo, Lekittarra, Getaria eta Ondarroa arituko dira lehen txandan.
Arraun Lagunaken azken luzea, Kontxako Banderaren lehen jardunaldian, traineruaren barrutik ikusita
Arraun Lagunak nagusitu da 2026ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian, eta 9 segundora sailkatu da bigarrena, Tolosaldea. San Juan eta Astillero arituko dira horiekin batera ohorezko txandan. Hibaika, Donostiarra, Zarautz eta Orio arituko dira datorren igandean aurreneko txandan.
Epaileak Oriori emandako abisuak, Donostiarrarekin azken metroetan izandako lehian
Polemika izan da lehen txandaren amaieran, Oriok eta Donostiarrak izan duten lehia estuan. Gorka Aranberriren ontzia donostiarren kalean sartu da eta Arkaitz Diazen arraunlarien bidea oztopatu du; ondorioz, epaileak bandera zuria atera die oriotarrei hasieran, eta ondoren, urdina.
Bermeo zigortu dute, helmugaratzean Hondarribiaren ontziarekin talka egitegatik
Kontxako Banderako lehen jardunaldiko bigarren txandan, Bermeo Hondarribiaren aurretik helmugaratu da, oso gutxiagatik izan bada ere, baina Bou Bizkaiak maniobra arraroa egin du azken txanpan, eta Ama Guadalupekoarekin talka egin du helmuga zeharkatu ostean. Hori dela eta, epaileek 3 segundoko zigorra jarri diote Bizkaiko taldeari, estropada amaitu ostean.
Gorka Aranberri: “Donostiarra akuilu ona izan da guretzako”
Oriok beste urrats bat eman du 131. Kontxako Bandera eskuratzeko, lehen jardunaldia irabazita. Hala ere, ez dago ezer erabakita, Donostiarrak estu hartu eta 3 segundora geratu baita. Zierbena, berriz, 11 segundora sailkatu da, eta oraindik ere lehian dago. Datorren igandean erabakiko da dena.
Oriok abantaila hartu du, baina datorren igandean erabakiko da bandera
San Nikolas ontziak, lehen txanda irabazita, 3 segundoko aldea atera dio Donostiarrari. Torrekua II.a ontziak ez dizkie gauzak batere erraz jarri estropadan mirotzei. Zierbenak irabazi du bigarren txanda, eta ohorezko txanda osatuko du, Hondarribiarekin batera, Kontxako Banderaren bigarren jardunaldian. Bermeok 3 segundoko zigorra jaso du, eta 5. postuan amaitu du.
Arraun Lagunakek ez du hutsik egin, eta bideratuta utzi du Kontxako Bandera
Arraun Lagunakek Tolosaldea 9 segundora duela ekingo dio datorren igandeko jardunaldi erabakigarriari. Aipatu bi traineruekin batera, San Juan eta Astillero arituko dira ohorezko txandan.