Mikel Lizarralde: “Bihotza pozez beteta daukat, txikitatik honekin amestu dut”
Orio koroatu da Kontxan, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda. Lehen jardunaldiko denborekin batuz, Orio jaun eta jabe izan da Kontxako sailkapen nagusian.
Zure interesekoa izan daiteke
Gorka Aranberrik bere familiarekin ere ospatu du Kontxako Bandera
Orioko patroiak hamaikagarren aldiz bereganatu du Kontxako Bandera. Gogotik ospatu du taldearekin, baina familiako kideekin ere ospatu eta argazkiren bat ateratzeko ere aprobetxatu du.
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiak irudi ikusgarriak utzi ditu
Arraunlarien hitzordu nagusiak oroimenerako irudi ugari utzi ditu, eta ez bakarrik Orio, Arraun Lagunak eta bere jarraitzaile eta jarraitzaileentzat, baita Donostiako badian egun ahaztezina bizi izan duten arraunzale guztientzat ere.
Kontxako Banderaren emakumezkoen palmaresa
Rias Baixas, Pasai Donibane eta Arraun Lagunak dira historiako trainerurik sarituenak, 5na garaipenekin. Azken horrek azken lau edizioak irabazi ditu.
Kontxako Banderaren gizonezkoen palmaresa
Orioko trainerua historiako talderik sarituena da, 34 garaipenekin. Bestalde, Hondarribiak hirutan irabazi du (2018, 2019 eta 2020), Santurtzik (2021) eta Urdaibaik (2022, 2023 eta 2024) hartu zutelarik haren lekukoa.
Gorka Aranberri, azken metroetan: “Honetarako etorri zara, disfrutatu!"
Orioko patroiak arraunlari bakoitzari hitz batzuk zuzendu dizkio Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko azken metroetan.
Gogotsu astindu dute Kontxako Bandera Orioko arraunlariek!
Oriok 34. aldiz irabazi du Kontxako Bandera. Lehen jardunaldia bereganatu zuten, eta bigarren jardunaldian ere erakustaldia emanez lortu dute garaipena. Gainera, Gorka Aranberri patroiarentzat hamaikagarren bandera izan da, baina lehena balitz bezala astindu du.
“Denborale batekin irabazi izan bagenu, barrezka egongo ginateke orain, zigorra bidegabea izan baitzen”
Asier Zurinaga Bermeoko patroiak adierazi du “bidegabea eta gehiegizkoa” izan zela epaileek Bou Bizkaiari Kontxako Banderaren lehen jardunaldian ezarritako 3 segundoko zigorra, helmugaratzean Donostiarraren ontzia jo zutela ebatzita.
Gorka Aranberri: “Banderarik irabazten ez dudan egunean zer gertatuko litzatekeen irudikatzen hasten naiz”
Orio garaile atera da igande honetan Kontxako Banderako bigarren jardunaldian ere. San Nikolas ontziak ez du lehen jardunaldian lortutako hiru segundoko abantailaren beharrik izan, eta, iaz bezala, bandera irabazi du. Gaurkoarekin, 11. Kontxako Bandera irabazi du Gorka Aranberrik.
Orio koroatu da Kontxan, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda
Lehen jardunaldiko denborekin batuz, Orio jaun eta jabe izan da Kontxako sailkapen nagusian. Bigarren postua etxeko traineruak lortu du, Donostiarrak, 16 segundora, eta hirugarren postua Zierbenarentzat izan da, 31 segundora.