UCI World Tour
Primoz Roglic NSN Cycling Team taldean arituko da 2027ko denboraldian
Txirrindulari esloveniarrak Red Bull-BORA taldea utzi du, eta, 37 urte dituela, Richard Carapaz eta Santiago Buitrago ere fitxatu dituen Suitzako taldean jarraituko du ibilbidea: “Beti gustatu izan zaizkit erronkak”, adierazi du Roglicek, albistea baieztatu ondoren.
2027ko Italiako Giroa Triesten hasiko da eta bi erlojupeko izango ditu
Gizonezkoen 110. edizioak 3.418 kilometroko ibilbidea izango du, eta Mortirolo eta Zoncolan mendia ditu erronka nagusitzat. Emakumezkoen Giroak ere bere ibilbidea aurkeztu du, maiatzaren 29tik ekainaren 6ra bitartean jokatuko dena.
Urko Berrade XDS Astana taldean arituko da, 2028ra arte
Txirrindulari iruindarrak, hilaren 28an 29 urte beteko ditu, eta WorldTourreko talde batera iritsiko da Kern Pharmatik: “Aukera handia da niretzat; hurrengo denboraldian, nire helburu nagusia izango da esperientzia eskuratzea, eta taldekideengandik eta teknikariengandik ikastea”, adierazi du nafarrak.
2027ko Itzuliaren etapetako bat Gasteiztik abiatuko da
Apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko da datorren urteko edizioa.
2027ko emakumezkoen Frantziako Tourrak taldekako erlojupekoa izango du, eta Puy de Domen amaituko da
Lasterketa uztailaren 30etik abuztuaren 7ra bitartean jokatuko dute, Leedsen hasiko da eta bederatzi etapa izango ditu. Historian aurrenekoz, taldekako erlojupekoa izango du probak, eta txirrindulariek Puy de Dome Erdialdeko Mendikateko mendate mitikoa igo beharko dute.
Bi erlojupeko eta Pirinioetan etapa beldurgarri bat, 2027ko Frantziako Tourraren gakoak
Tadej Pogacar (UAE Team) txirrindulari esloveniarrak historia egin nahi du seigarren garaipenarekin. Dagoeneko datorren urteko Tourrak badu bere ibilbidea, ohikoa ez bezalakoa, erlojuaren aurkako borroka berriro erabakigarria izango baita.
Frantziako Tourra Euskal Herrira itzuliko da, Hazparnen etapa irteera batekin
160 kilometroko etapa menditsua izango da, Frantziako lasterketaren azken astean kokatutakoa, 19. etapa, hain zuzen ere. Lasterketako irabazlea nor izan daitekeen ezagutzeko erabakigarria izan daiteke, beraz, uztailaren 22an, ostegunez, jokatuko den jardunaldiak.
Durangok Itzuliaren etapa amaiera bat hartuko du 2027an
Durangon bukatuko den etaparen xehetasunak eta Basque Country Itzuliaren ibilbide osoa laster emango dira ezagutzera.
Euskaltel-Euskadi, UCI sailkapeneko lehen 30 taldeen artean
Euskaltel-Euskadi taldeak UCI sailkapeneko lehen 30 taldeen artean sartzea lortu du. Munduan zehar puntuak lortzen aritu dira horretarako. Harrera egin diete Loiun, eta, bertan, egindako “esfortzu handia” azpimarratu dute Jorge Azanza kirol arduradunak eta Gotzon Martin txirrindulariak.
Gotzon Martinek onenen artean finkatu du Euskaltel-Euskadi, Panaman irabazita
Talde laranjaren helburua Erdialdeko Amerikako herrialdean ahalik eta puntu gehien lortzea zen, munduko sailkapeneko 30 onenen artean finkatzeko eta 2027ko egutegiko proba garrantzitsuenetara gonbidatzeko.
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2026ko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak hiru egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
Berasategik Panaman irabazita, Euskaltel-Euskadik sendo jarraitzen du 30 onenen artean
Berasategik bere palmares profesionala estreinatu du, esprintean gailenduz, Xabier Isasa taldekidearen aurretik. Isasak 30 UCI puntu gehiago lortu ditu.
2027ko Euskal Herriko Itzuliko etapa bat Zornotzan amaituko da
Hala, Bizkaiko udalerria 2024tik aurrenekoz izango da etapa amaiera Euskal Herriko Itzulian; ekitaldi hartan, Romain Gregoirek eskuratu zuen garaipena.
Pello Bilbao, txirrindularitza profesionala laga ondoren: “Amestutako bukaera izan dut, ezin dut gehiago eskatu"
Pello Bilbaok larunbatean esan zion agur txirrindularitza profesionalari, Lombardian. Gernikarrak 16 denboraldiz maila gorenean lehiatu ondoren esan du agur. Lortutako arrakastak alde batera utzita, egindako lanarekin "pozik" dago.
Diego Uriarte nafarra Movistar taldean arituko da 2029ra arte
Barañaingo txirrindulariak Lizarte taldean eman zituen lehen urratsak. Azken hiru denboraldietan Kern Pharma talde nafarran aritu da. 2025 hasieran lortu zuen bere emaitzarik onena, Andaluziako Itzuliko laugarren etapa irabazi zuen eta.
Euskaltel-Euskadik 65 puntu lortu ditu Aljerren, UCI rankingerako oso baliotsuak
Danny van der Tuuk poloniar-herbeheretarraren bigarren postua (30 puntu), Paul Hennequin frantziarraren laugarrena (20), Jonathan Lastraren seigarrena (10) eta Iker Mintegiren zazpigarrena (5) oso garrantzitsuak izan dira denboraldia UCI rankingeko 30 onenen artean amaitzeko borrokan.
Netcompany Ineos taldeak Markel Beloki fitxatu du
Gasteizko txirrindulari gazteak 2027tik aurrera egingo du bat britainiar taldearekin.
Primoz Roglic esloveniarra eta Marlen Reusser suitzarra, Europako erlojupeko txapeldunak
Bestalde, Nienke Vinke holandarrak irabazi du emakumezkoen 23 urtez azpiko erlojupekoa. Paula Ostiz nafarra seigarren izan da. Gainera, Benjamin Noval asturiarra eta Alejandra Neira galiziarra kontinenteko txapeldun dira junior mailako erlojupekoan.
Paris-Tourseko 120. edizioaren profila, ibilbidea eta garaipena lortzeko faboritoak
Aurten ere, garaipena lortzeko hautagaien zerrenda mahasti arteko ibilbidea bezain luzea da. Besteak beste, Matteo Trentin, Jasper Philipsen, Tim Merlier, Arnaud De Lie, Christophe Laporte eta Dorian Godon daude faboritoen artean.
Remco Evenepoel, Europako txapeldun, esprint apoteosiko batean Ciccone garaituta
Giulio Ciccone ezustekoa eman eta urrea lortzeko zorian izan da, baina Remco Evenepoelek aurrea hartu dio helmugako marra gainean, ozta-ozta izan bada ere. Fotofinish-a erabili behar izan dute irabazlea nor izan den jakiteko. Christian Scaroni italiarra izan da hirugarrena.