Ibilbidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Durangok Itzuliaren etapa amaiera bat hartuko du 2027an

Durangon bukatuko den etaparen xehetasunak eta Basque Country Itzuliaren ibilbide osoa laster emango dira ezagutzera.

Durango-etapa-Itzulia-2027

Itzuliaren etapa amaiera hartzeko akordioa sinatzeko ekitaldia. Argazkia: OCETA

Durangok Basque Country 2027 Itzuliaren etapa baten helmuga hartuko du. Etxeko lasterketa apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko da.

Durangoko Udalak eta OCETAk, lasterketa antolatzen duen elkarteak, etapa baten amaiera hartzeko akordioa sinatu dute astezkaen honetan.

Urteetan zehar, udalerria Itzuliari eta lehen mailako beste lasterketa batzuei lotuta egon da, hala nola Durango-Durango Emakumeen Sariari.

Durangon bukatuko den etaparen xehetasunak eta Basque Country 2027 Itzuliaren ibilbide osoa laster emango dira ezagutzera.

Publizitatea
X
Publizitatea
X