Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Urko Berrade XDS Astana taldean arituko da, 2028ra arte

Txirrindulari iruindarrak, hilaren 28an, 29 urte beteko ditu, eta WorldTourreko talde batera iritsiko da, Kern Pharmatik: “Aukera handia da niretzat; hurrengo denboraldian, nire helburu nagusia izango da esperientzia eskuratzea, eta taldekideengandik eta teknikariengandik ikastea”, adierazi du nafarrak.

Urko Berrade (Kern Pharma)

Urko Berrade XDS Astanan arituko da. Argazkia: EFE.

Urko Berrade txirrindulari nafarra XDS Astana taldean arituko da, hurrengo bi denboraldietan, 2027an eta 2028an, astelehenean Kazakhstango taldeak iragarri duenez. Txirrindulari iruindarrak, hilaren 28an, 29 urte beteko ditu, eta WorldTourreko talde batera iritsiko da, Kern Pharmatik.

Berrade, 2026an, bigarren postuan helmugaratu zen Calar Alton helmugaratu zen Espainiako Vueltako etapan, eta brontzezko domina eskuratu zuen Espainiako Txapelketan, lineako lasterketan. Palmaresean, Espainiako Vueltako etapa bat du irabazita: 2024an lortu zuen hori, Izkin.

“Oso pozik nago XDS Astana taldean aritu ahal izateagatik; WorldTourreko taldea da. Aukera handia da niretzat; hurrengo denboraldian, nire helburu nagusia izango da esperientzia eskuratzea, eta taldekideengandik eta teknikariengandik ikastea”, esan du Berradek, bere talde berriaren web orrian jasota dauden adierazpenetan.

Publizitatea
X
Publizitatea
X