Bi erlojupeko eta Pirinioetan etapa beldurgarri bat, 2027ko Frantziako Tourraren gakoak
Tadej Pogacar (UAE Team) txirrindulari esloveniarrak historia egin nahi du seigarren garaipenarekin. Dagoeneko datorren urteko Tourrak badu bere ibilbidea, ohikoa ez bezalakoa, erlojuaren aurkako borroka berriro erabakigarria izango baita.
Frantziako Tourreko antolatzaileek 2027. urteko ibilbidea jakitera eman dute ostegun honetan, Parisen. Lasterketa Uztailaren 2an abiatuko da Eskoziatik, eta hilaren 25ean amaituko da Frantziako hiriburuko Eliseo Zelaietan. Erlojuaren aurkako kilometroek protagonismo izango dute berriro, eta Pirinioetan etapa beldurgarri bat izango da azken epailea.
Tadej Pogacar (UAE Team) txirrindulari esloveniarrak bere seigarren garaipenarekin historia egin nahi du datorren urteko Tourrean. Lasterketak dagoeneko ibilbidea du, ohikoa ez bezalakoa, erlojuaren aurkako borroka funtsezkoa izango baita berriro, eta azken asteburu esprinterrentzako izango da, azken etapa menditsua uztailaren 23an izango baita, ostirala.
Mendiko etapa oso gogorrak dituen ibilbidean, horietako bik 4.000 metroko desnibela gainditzen dute. Faboritoek lehendabizi Alpeak eta ondoren Pirinioak gainditu beharko dituzte, baina bederatzigarren etapara arte ez da etaparik mendatean bukatuko.
Hirugarrena, klasiko baten tankerako etapa
Uztailaren 2an abiatuko dira txirrindulariak Eskoziatik, eta Erresuma Batutik hiru emango dituzte. Bertan, Cardiffen (Gales) amaituko den azkena nabarmentzen da, klasiko baten tankerako jardunaldi baita, zazpi igoerarekin, tartean helmugatik 13 kilometrora dagoen Caerphilly gogorra.
Lehen erlojupekoa, erabat laua espezialistentzat
Hortik aurrera, tropela Frantzian murgilduko da, Tourrari jarraipena emateko. Tourrak lehen puntu garrantzitsua izango du zazpigarren etapan, 38 kilometroko erlojupekoa, erabat laua espezialistentzat. Bi egun geroago, Grand Colombier (17,4 kilometro, % 7,1eko batez besteko aldapekin) mendatean amaituko den lehen etapa handia izango da.
Atseden egunaren ondoren, beste jardunaldi gogor batek sei igoera izango ditu, eta aurretik beste bat, Colombiere, Col de la Croix Fry, Col de la Forclaz de Queige, Col du Pre eta Bisanne (12 kilometrotik gorako igoera % 8,3ko maldekin), azken lau kilometroei aurre egin aurretik.
14. etapa, desnibel handikoa
Uztailaren 17an, Tourrak 4.300 metroko desnibela izango duen eguna biziko du. Nahiz eta mendatean ez bukatu, Croix Neuve (3 kilometro % 10,1era) du Mendeko helmuga baino pixka bat lehenago.
Bigarren erlojupekoa, teknikoagoa
Eta bigarren atseden egunaren ondoren, aste erabakigarria iritsiko da, bigarren erlojupekoarekin hasiko dena. Azken erlojupeko horrek 33 kilometro ditu eta teknikoagoa da, igoera txiki bat izateagatik.
Hamazortzigarrena, etapa nagusia
Hortik aurrera, eta indarrak berreskuratzeko jardunaldi baten ondoren, Pirinioek hartuko dute protagonismoa bi egunez jarraian. Lehenengoa, hemezortzigarre etapa, edizio honetako etapa nagusia izango da. Txirrindulariek 5.000 metrotik gorako desnibela gainditu beharko dute. Soulor, Tourmalet (Luz-Saint-Sauveur isurialdetik), Hourquette d 'Ancizan eta Col du Portet, edizio honetako gailurrik garaiena (2.215 m), igoko dituzte.
Azken-aurreko etapa,azken etapa menditsua, ez da maldan gora amaituko, baina euskal zaleentzat erakargarriena da, Euskal Herritik igarotzen baita. Burdinkurutxeta, Bagargieta, Soudet eta Marie Blanque mendateak gainditu beharko ditu tropelak, azken igoera hori helmugatik 20 kilometrora. Larunbatean esprinterrek aukera izango dute, eta igandean berriro ere, Eliseo Zelaietako ohiko amaieran.
Ibilbideak, Evenepoeli mesede
Paperaren gainean, ibilbideak Remco Evenepoel belgikarrari (iazko bigarrena) mesede egiten dio, eta Jonas Vingegaard danimarkarrari (2022ko eta 2023ko irabazlea), aldiz, kalte. Paul Seixas frantziar gazteak ere aukerak izango ditu. Laugarren maiatu zuen iragan uztailean, 19 urte besterik ez zituela.
"Ibilbidea ez dugu inoren kontra egiten, baina bai txirrindulari mota batentzat", azaldu du Christian Prudhomme Tourreko zuzendariak. Zentzu horretan, erlojupekoaren aurkako txapeldun belgikarrak Pogacarren benetako aurkaria izan daitekeela azpimarratu du Prudhommek.
Hala ere, antolatzaileek onartu dutenez, 2020, 2021, 2024, 2025 eta 2026ko irabazlea "ibilbide guztietara egokitzen da", eta sasoi betean faborito nagusia izango da berriro. "Grand Colombierreko etapara arte, sailkapen nagusian aldeak txikiak izango dira", adierazi du Thierry Gouvenou ibilbidearen arduradunak.