Helburutik gertuago
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Berasategik Panaman irabazita, Euskaltel-Euskadik sendo jarraitzen du 30 onenen artean

Berasategik bere palmares profesionala estreinatu du, esprintean gailenduz, Xabier Isasa taldekidearen aurretik. Isasak beste 30 UCI puntu lortu ditu.

Euskaltel Euskadi Panaman
Euskalteleko txirrindulariak. Argazkia: Euskadi Fundazioa

Xabier Berasategi (Euskaltel-Euskadi) gipuzkoarrak irabazi du Panamako Gran Prix Chiriqui lasterketa, 170 kilometroko ibilbidekoa, euskal taldearen denboraldiko zazpigarren garaipena batuz eta munduko sailkapenean 30 onenen artean mantentzen lagunduko dieten 40 UCI puntu eskuratuta.

Berasategik bere palmares profesionala estreinatu du, esprintean gailenduz talde txiki batean. Xabier Isasa taldekidearen aurretik helmugaratu da. Azken horren, bigarren postuarekin, beste 30 UCI puntu lortu ditu.

Paul Hennequinen bi etapa, Danny van der Tuuken etapa bat Aljeriako Tourrean, Iker Mintegik lortutako garaipena Aljeriako sailkapen nagusian, Axel van der Tuuken Ontur GP lasterketa eta Isasaren Portugalgo Tourreko etapa bat dira Euskaltel-Euskadik 2026an lortu dituen beste sei garaipenak.

Publizitatea
X
Publizitatea
X