Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netcompany Ineos taldeak Markel Beloki fitxatu du

Gasteizko txirrindulari gazteak 2027tik aurrera egingo du bat britainiar taldearekin.

Markel Beloki, Inneoseko txirrindularia
Markel Beloki, Netcompany Ineoseko txirrindulari berria

Markel Beloki Netcompany Ineos taldeko txirrindularia izango da 2027tik aurrera, britainiar taldeak ostiral honetan iragarri duenaren arabera. 

Zenbait hedabidek adierazi dutenez, 21 urteko txirrindulariak hiru urterako akordioa adostu du.

Argitaratu duen ohar batean, Netcompany Ineosek Belokik eskalatzaile gisa duen abilezia azpimarratu du, horren lorpenak aipatzeaz gain: Beloki Espainiako junior txapelduna izan zen erlojupekoan 2023an, txapeldunorde absolutua 2024an eta Aingo Tourra irabazi zuen urte berean.

Publizitatea
X
Publizitatea
X