Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Primoz Roglic NSN Cycling Team taldean arituko da 2027ko denboraldian

Txirrindulari esloveniarrak Red Bull-BORA taldea utzi du, eta, 37 urte dituela, Richard Carapaz eta Santiago Buitrago ere fitxatu dituen Suitzako taldean jarraituko du bere ibilbidea: “Beti gustatu izan zaizkit erronkak”, adierazi du Roglicek, albistea baieztatuta.

Primoz Roglic

Primoz Roglicek Red Bull-BORA utzi du. Argazkia: Europa Press.

Primoz Roglic txirrindulari esloveniarra NSN Cycling Team taldean arituko da 2027ko denboraldian, asteazkenean Suitzako taldeak iragarri duenez. Hala, Roglicek Red Bull-BORA taldea utzi du, eta, 37 urte dituela, Richard Carapaz eta Santiago Buitrago ere fitxatu dituen taldean jarraituko du bere ibilbidea: “Beti gustatu izan zaizkit erronkak”, adierazi du esloveniarrak, albistea baieztatuta.

Roglicek bi aldiz irabazi du Euskal Herriko Itzulia, lau aldiz Espainiako Vuelta eta behin Italiako Giroa; guztira, 93 garaipen lortu ditu. “Oraindik, lana dut aurretik, lasterketetan eta maila pertsonalean; beharrezko motibazioa eta jarrera ditut, lehiatzeko eta gauza handiak erdiesteko”.

2026an, beste emaitza batzuen artean, Roglicek bigarren postua eskuratu du Espainiako Vueltan. 

Publizitatea
X
Publizitatea
X