Euskaltel-Euskadik 65 puntu lortu ditu Aljerren, UCI rankingerako oso baliotsuak
Danny van der Tuuk poloniar-herbeheretarraren bigarren postua (30 puntu), Paul Hennequin frantziarraren laugarrena (20), Jonathan Lastraren seigarrena (10) eta Iker Mintegiren zazpigarrena (5) oso garrantzitsuak izan dira denboraldia UCI rankingeko 30 onenen artean amaitzeko borrokan.
Euskalteleko txirrindulariak, lasterketan zehar. Argazkia: Euskadi Fundazioa
Euskaltel-Euskadik UCIren 65 puntu lortu ditu La Capitale klasikoan, ostiral honetan Aljerren jokatutako 123 kilometroko ibilbidean taldeko lau txirrindulari 10 onenen artean helmugaratu baitira.
Danny van der Tuuk poloniar-herbeheretarraren bigarren postua (30 puntu), Paul Hennequin frantziarraren laugarrena (20), Jonathan Lastraren seigarrena (10) eta Iker Mintegiren zazpigarrena (5) oso garrantzitsuak izan dira denboraldia UCI rankingeko 30 onenen artean amaitzeko borrokan.
Horri esker, Euskaltel-Euskadik 2027ko egutegiko lasterketa handienetako batzuetarako gonbidapenak jaso ahalko ditu, tartean etapakako itzuli handietarako.
Gainera, aste honetan beste 102 puntu eskuratu ditu Grand Prix El Djazaïr txapelketan, Aljerian baita, eta 70 Binche-Chimay-Binche lasterketan, Belgikan.
UCI puntuak batzen jarraitzeko hurrengo aukera igandean izango du, Hong Kong Cyclothon lasterketan. Xabier Berasategik maillot laranja defendatuko du.