2027ko Itzuliaren etapetako bat Gasteiztik abiatuko da
Apirilaren 5etik 10era bitartean jokatuko da datorren urteko edizioa.
Maximilian Schachmannek irabazi zuen 2025eko Itzuliko azken etapa
Gasteiz 2027ko Itzuliaren ibilbidean egongo da berriz ere, urtebetez kanpoan izan eta gero. Datorren urteko edizioa apirilaren 5a eta 10a bitartean jokatuko dute, eta sei etapetako baten abiapuntua izango da.
Hartara, Itzuliaren ibilbide-liburura itzuliko da Arabako hiriburua, lasterketaren historian ohikoa izan den moduan.
Lasterketa 2025ean pasatu zen azkenekoz handik, eta Maximilian Schachmann txirrindulari alemaniarra nagusitu zen orduan, erlojuaren kontrako etapa batean. Hiriburuan hasi eta amaitu zen 16,5 kilometroko ibilbidea.
Aurretik, 2021az geroztik, urtero izan du Gasteizek lekua Itzulian, etapa hasiera zein amaiera puntu gisa.