Pellegrino Matarazzo
Crystal Palace-Reala norgehiagokaren laburpena (2-1)
Jon Martinen penalti eztabaidagarri batek, bigarren txartel horia suposatu dionak, eta Dwight McNeilen gol batek Reala hondoratu dute Crystal Palaceri egindako bisitan. Talde txuri-urdinak 2-1 galdu du, eta egoera zailean geratu da Europa Ligako bost jardunaldiren ostean bost puntu bakarrik lortuta.
Penalti batek eta Jon Martinen bigarren txartel horiak Reala hondoratu dute Londresen (2-1)
Matarazzoren jokalariek kontrolpean izan dute partida lehen 70 minutuetan, eta aurrea hartu dute markagailuan Sarrren golari esker, baina Matetak hamaika metroetatik eta Mcneilek markagailua irauli dute. Marrerok bigarren penalti bat gelditu du azken minutuetan.
Realak Crystal Palaceri irabazi behar dio, aurreneko zortzien artean sailkatzeko aukerekin jarraitzeko
Talde txuri-urdinak gainbeheran dagoen talde baten aurka jokatuko du ostegun honetan Selhurst Parken, nahiz eta iaz Crystal Palacek Konferentzia Liga irabazi. Talde ingelesak azken lau neurketetan ez du garaipenik lortu, eta Premie Ligako azken sailkatua da.
Matarazzo: “Top-8 helburua lortu nahi badugu, irabazi beharra dugu"
Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzaileak "partida guztiak irabazi" nahi dituztela azpimarratu, talde txuri-urdinak Crystal Palaceri bisita egiteko bezperan, Europa Ligako bosgarren jardunaldiaren baitan. Mamadou Sarr atzelari txuri-urdinaren ahotan, "edozein motatako partidarako prestatu gara".
Matarazzo: “Oso garrantzitsua da amaitu genuen bezala hastea"
Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzailearen ahotan, igande honetako "neurketa oso garrantzitsua da". Racingen kontra Santanderren jokatu beharreko partidan bere taldeak "joko mailari, intentsitateari eustea" espero du entrenatzaile estatubatuarrak.
Matarazzo: “Garrantzitsua da partidu sorta hau indartsu amaitzea"
Realeko entrenatzaileak igandean Rayo Vallecanoren aurka Anoetan jokatuko duten partidaz hitz egin du. Oyarzabal gaixorik dagoela ere aipatu du, baina partidarako prest egotea espero duela.
Realak Olympique Lyonekin berdindu du Anoetan (1-1), eta ez da hurbildu Europa Ligako lehen zortzi postuetara
Orri Oskarssonek, 28. minutuan, aurretik jarri du euskal taldea, eta Olympique Lyonek 54. minutuan sartu du 1-1ekoa, Tolissoren bidez. Realak, horrenbestez, bost puntu daramatza lau jardunalditan, eta ez du batere erraz liga fasea aurreneko zortzi tokietako batean amaitzea.
Realak hiru puntuak nahi ditu Olympique Lyonen aurka, Europa Ligan gora egiten jarraitzeko
Liga faseko aurreko jardunaldian Lillestromen 0-6 gailendu eta gero, Rino Matarazzoren gizonek, ostegunean, Olympique Lyon izango dute aurkari; Jorge Maciel bitarteko entrenatzaile bezala arituko da Frantziako taldean, Paulo Fonsecak Sporting Lisboarekin sinatu baitu.
Realaren erakustaldia Norvegian (0-6), Europan lehen garaipena lortzeko
Sergio Gomezek sartutako bi golek, Sucicek egindako beste bik, Oskarssonek sartutako batek eta Zakharianek egindako azkenak Realak Europan sekula lortu duen gol kopuru handiena berdindu dute.
Realak Europako ibilbidea zuzendu nahi du, Lillestrom talde norvegiarrari irabazita
Lillestromek eta Realak lotura berezia dute, Hans Erik Odegaard talde norvegiarraren entrenatzailea Martin Odegaard Arsenaleko erdilariaren aita baita. Ødegaardek 2019-20 denboraldian talde txuri-urdinean jokatu zuen.
Matarazzo: “Aurrekoetan bi aurpegiak erakutsi ditugu, biharkoa aurpegi ona erakusteko eguna da"
Realeko entrenatzailea txuri-urdinek Malagaren aurka jokatuko duten partidaren inguruan aritu da. Realak igandean du hitzordua, 18:30ean, Rosaledan.
Beñat Turrientes: “Pena izan da, hiru puntuak merezi genituelako"
Beñat Turrientes Realeko jokalariak ezin izan du bere etsipena ezkutatu, Union Saint-Gilloise talde belgikarraren zelaian berdinketa (1-1) bildu ondoren.
Realak garaipenari ihes egiten utzi dio azken hasperenean, Lovainan (1-1)
Abagune gutxiko lehen zatiaren ostean, Turrientesek bigarren zatiko lehen minutuan sartutako gol batek aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Keitak berdinketaren gola egin du azken minutuetan.
Reala, Lovainan irabaztera behartuta
Belgikako Union Saint-Gilloise taldeari bisita egiteko, Matarazzok ezin izango du Jon Mikel Aramburu erabili, eta Luken Beitia harrobiko jokalaria ere ez da jokatzeko prest egongo, biak min hartuta daudelako. Orri Oskarsson aurrelari islandiarra deialdira itzuliko da, ligako azken partidan zigortuta egon ondoren.
Erik Bretos: “Ez da erraza izango, Union Saint-Gilloise talde indartsua eta fisikoa da"
Realaren futbol zuzendariak, Erik Bretosek, talde txuri-urdinak ostegunean Europa Ligan izango duen aurkaria aztertu du, Union Saint-Gilloise, alegia. Realak, Bournemouthen aurka Anoetan galdu ostean, Belgikara egingo du bidaia, irabaztera behartuta.
Matarazzo: “Ez nago sailkapenari begira"
Realak EA Sports Ligako 8. jardunaldiko partida jokatuko du igandean, Anoetan, Coruñako Deportivoren aurka.
Carlos Soler: “Oyarzabal funtsezko jokalaria da, gure taldeko izarra, kapitaina, gidaria"
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Carlos Soler Realeko erdilari valentziarrak aurrelari eibartarra goraipatu du: "Beti erakutsi du Reala maite duela". Gainera, Solerrek iragan denboraldiko uneak ekarri ditu gogora, eta azpimarratu du "ikaragarri gustatzen" zaizkiola partida zoroak: "Guk irabazten badugu, jakina".
Barrenek luzapenean eman dio garaipena Realari Mestallan (2-3)
Euskal taldea nagusi izan da Valentziaren zelaian, baina bigarren zatian asko sufritu du. Luka Sucicek, lehen zatian, aurretik jarri du Reala, eta, bigarren zatian, Mayolek banakoa egin du; Solerrek, penaltiz, 1-2koa egin du; Beitiak, bere atean, 2-2koa egin du; eta Barrenek, 91. minutuan, gol erabakigarria sartu du, 2-3koa.
Rino Matarazzo, igandeko Valentzia-Reala partidaz: “Maila ona 90 minutuetan zehar mantendu behar dugu”
Realak Mestallan jokatuko du igandean, 21:00etan, Valentziaren aurka. Larunbatean, Rino Matarazzok prentsaurrekoa eman du, eta nabarmendu du talde txuri-urdina “berriro irabazteko irrikan” dagoela.
Reala Europara itzuliko da gaur, eta Bournemouth talde ingeles debutaria izango du aurkari
Talde ingelesaren bisitarako, Matarazzok ezin izango ditu Aramburu eta Igor Zubeldia erabili. Marco Rose entrenatzailearekin hamabosgarren postuan dago Ingalaterrako taldea Premierreko sailkapenean, lau partidatan hiru berdinketa eta porrot batekin.