Realak Crystal Palaceri irabazi behar dio, aurreneko zortzien artean sailkatzeko aukerekin jarraitzeko
Talde txuri-urdinak gainbeheran dagoen talde baten aurka jokatuko du ostegun honetan Selhurst Parken, nahiz eta iaz Crystal Palacek Konferentzia Liga irabazi. Talde ingelesak azken lau neurketetan ez du garaipenik lortu, eta Premie Ligako azken sailkatua da.
Oskarssonen burukada, Europa Ligako Olympique Lyonen aurkako partidan. Artxiboko argazkia: EFE
Realak, Racingen aurka galdu ostean LaLigan, Londresen jokatuko du ostegun honetan, Europa Ligako bosgarren jardunaldian. Txuri-urdinek Crystal Palaceren aurka neurtuko dituzte indarrak.
Lau hutsune Realean
Ligan estropezu egin ondoren, Pellegrino Matarazzok ezin izango ditu erabili Ander Barrenetxea eta Alvaro Odriozola, larri lesionatuta dauden jokalariak, ezta Yangel Herrera eta Jon Mikel Aramburu venezuelarrak ere. Lehenengoak ezker hankako soleoan dituen arazoekin jarraitzen du, eta bigarrenak ligako partidaren azken txanpan jasotako kolpeaz osatzen jarraitzen du. Luken Beitia eta Dani Diaz gazteak, aldiz, deialdian sartu dira.
Crystal Palace, krisi sakonean murgilduta
Crystal Palacek ez du azken denboraldietakoaren antz handirik, orduan FA Kopa eta Konferentzia Liga bat irabazi baitzituen. Inbertsio faltak eta zenbait jokalariren haserreak eta, batez ere, Oliver Glasner entrenatzailearen agurrak gainbehera eragin dute Londreseko taldean.
Premier Ligan, Palace azken sailkatua da, 33 puntutik 7 punturekin. Bere azken garaipena urriaren 11n bildu zuen. Gainera, Europan gauzak ez doaz askoz hobeto, eta Londreseko taldea 21. postuan dago, bost punturekin, lau jardunaldiren ostean.
Denboraldi hasiera kaskar honek Pierre Sageren kargutik kentzea ekarri zuen, Londreseko taldearen aulkian hilabete gutxi batzuk eman zituena. Palacek Wharton, Ismaila Sarr eta Jean-Philippe Mateta bezalako jokalariak taldean geratzea lortu zuen udan, baina horietako batzuk, batez ere senegaldarra, ez dira gustura, hazten jarraitzeko inbertitu ez zuen klubaren anbizio faltarekin haserre.
Sage kargugabetuta, Palacek Thomas Frankengan jarri du konfiantza, Brentforden bikain aritu baitzen, baina hilabete batzuk baino ez zituen eman Tottenham Hotspurren aulkian. Estreinakoa ez zen onena izan, Palacek Frank Lamparden Coventry Cityren aurka galdu baitzuen asteburu honetan.
Realaren kontrako norgehiagokarako Frankek ezin izango du bere jokalari onenetako bat berdeguneratu, Adam Wharton, Europako azken neurketan txartel gorria ikusi zuelako.