Lesioak
Guruzeta osaturik dago ezker belauneko ebakuntzaren ondoren
Athleticeko aurrelariari egin dioten ebakuntzak ez du eragozpenik izan. Orain, errekuperazio-aldi luze bati egin beharko dio aurre. Denboraldi honetan ez da berdegunera itzuliko.
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Athleticen aurrelaria, Bilboko taldearen eta Realaren arteko derbian, ezker muskulatura iskiotibialean lesionatu zen. Hala, ematen du ezingo dela aritu larunbatean jokatuko duten Osasuna-Athletic partidan.
Iñigo Ruiz de Galarretak lesio “moderatua” du eskuin hankako gihar iskiotibialean
Hala, Edin Terzic entrenatzaileak ezingo du erdilari gipuzkoarra baliatu ostegunean, Errege Kopan, Prat aurkari, ezta igandean ere, San Mamesen jokatuko duten Athletic-Reala derbian.
Edin Terzic: “Guruzetaren lesioa, arazo bat baino gehiago, uste dut erronka bat dela”
Asteazkenean, Athleticek Valentzian jokatuko du, Levanteren aurka, EA Sports Ligako seigarren jardunaldiari dagokion atzeratutako partidan. Edin Terzic entrenatzaileak, Lezaman, Gorka Guruzeta aurrelariak izandako lesio larria izan du hizpide.
Gorka Guruzetak ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsita du
Athleticeko aurrelaria larunbatean lesionatu zen, Mestallan, Bilboko taldeak Valentziaren aurka jokatutako partidan. Guruzetari ebakuntza egingo diote.
Oihan Sancetek “lesio moderatua” du soleoan
Athleticeko jokalari nafarrak ezker hankan du giharretako lesioa. 2026-2027 denboraldian, orain arte, Sancet hasierako hamaikakoan izan da Edin Terzicen taldeak jokatutako sei partidetan.
Ville Koski lesionatu egin da Finlandiako selekzioarekin
Alaveseko atzelari finlandiarrak eskuineko koadrizepsa dauka minduta, eta hainbat proba egingo dizkiote Gasteizera itzuli bezain laster.
Alex Lenek Kosner Baskoniako jokalari izateari utzi dio
Oineko arazoek ekarri dute jokalari ukrainarraren ibilbide laburra amaitzea talde gasteiztarrean. Pibotak ez du debutatu ere egin Baskoniako elastikoarekin.
Arkaitz Gabirondok tendinitisa du ezker belaunean
Atzelari gipuzkoarrari fisioterapia tratamendua egiten hasi zaizkio, Aspek iragarri duenaren arabera.
Gorka Guruzetak lesio moderatua du eskuin belauneko iskiotibialean
Athleticeko aurrelaria, horrenbestez, ziurrenik baja izango da larunbatean, Bilboko taldeak San Mamesen Elxen aurka jokatuko duen partidan, eta ez dago argi datorren asteko bi partidetan jokatzeko moduan izango den, hau da, Levanteren eta Alavesen kontra.
Moi Gomez Osasunako jokalariak lesioa du bizeps femoralean
Talde gorritxoak ez du zehaztu zenbat denbora egongo den bajan. Erdilari gorritxoak minduta bukatu zuen Alavesen kontrako partida.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Vingegaardek bukatutzat eman du bere denboraldia, Frantziako Tourrean erorikoa izan ostean
"Tourraren ostean sendatzeko denbora bat aurreikusita genuen. Baina lepauztaiko lesioa dela eta, entrenamenduetara itzultzeko data atzeratu egin da, eta ezin naiz maila gorenera laster bueltatu", azaldu du txirrindulari daniarrak.
Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du
Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.
Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz
Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.
Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Gorrotxa: “Lehenengo jardunaldian taldearekin batera lehiatzea da asmoa”
Gorrotxak pubalgia du aurreko denboralditik. Hobetze aldera, “plan bat” egiten ari direla azaldu du eibartarrak eta “lehenengo jardunaldian taldearekin lehiatzea” da ideia. Datorren denboraldia polita bezain gogorra izango da Realarentzat, baina Europa tartean, gogotsu agertu da jokalaria.
Gaviriak Tourra utzi behar izan du azken esprintean erori eta lepauztaia hautsi ostean
Caja Rural talde nafarreko txirrindulari kolonbiarra erori egin da helmugarako 200 metro falta zirenean, eta hainbat txirrindulari eraman ditu aurretik. Txirrindulariak besoa geldirik zuela zeharkatu du helmuga. Gaviria bere hirugarren Tourrean parte hartzen ari zen, baina ezin izan du bakar bat ere bukatu.
Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.