AKORDIOA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Maddie Garrickek ez du Kutxabank Araskin jarraituko, lesio baten ondorioz

Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "etorkizun pertsonal eta profesionalean zorterik onena" opa dio jokalari australiarrari.

Maddie Garrick

Maddie Garrick jokalari australiarraren fitxaketa iragan ekainean iragartzeko irudia. Argazkia: Kutxabank Araski

Joan den ekainean iragarri zuen Kutxabank Araskik Maddie Garrick jokalari australiarra fitxatu zuela. Orain, jokalariak eta klubak akordioa itxi dute kontratua eteteko lesio baten ondorioz. Talde gasteiztarrak "azkar eta ondo sendatzea" eta "zorterik onena" opa dio "bere etorkizun pertsonal eta profesionalean".

Garrickek bazuen eskarmentua Emakumezkoen Endesa Ligan, CAB Estepona eta Movistar Estudiantes taldeetan aritu baitzen aurretik.

Sheppartonen jaioa, Garrickek Australiako Bendigo Spirit eta Melbourne Boomers taldeetan eman zuen bere ibilbidearen zati handi bat, bi WNBL irabaziz.

Turkian, Italian, Mexikon eta Frantzian ere jokatutakoa da, eta Australiarekin 5x5 eta 3x3 modalitateetan aritu izan da nazioartean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X