Lesioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gorka Guruzetak ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsita du

Athleticeko aurrelaria larunbatean lesionatu zen, Mestallan, Bilboko taldeak Valentziaren aurka jokatutako partidan. Guruzetari ebakuntza egingo diote.

Gorka Guruzeta (Athletic)

Guruzeta, 2026-2027 denboraldiko partida batean, San Mamesen. Argazkia: Europa Press.

Gorka Guruzeta Athleticen jokalariak ezker belauneko lotailu gurutzatua hautsita du, astelehenean Bilboko klubak iragarri duenaren arabera.

Guruzeta larunbatean lesionatu zen, Mestallan, Bilboko taldeak Valentziaren aurka jokatutako partidan. Futbolari donostiarrak minutu batzuk zeramatzan berdegunean, eta, bigarren zatian, ustekabeko jokaldi batean, mina hartu zuen.

Jokalariari, Athleticek zehaztu duen bezala, ebakuntza egingo diote.

Publizitatea
X
Publizitatea
X