Vingegaardek bukatutzat eman du bere denboraldia, Frantziako Tourrean erorikoa izan ostean
"Tourraren ostean sendatzeko denbora bat aurreikusita genuen. Baina lepauztaiko lesioa dela eta, entrenamenduetara itzultzeko data atzeratu egin da, eta ezin naiz maila gorenera laster bueltatu", azaldu du txirrindulari daniarrak.
Jonas Vingegaard (Visma Lease a Bike) txirrindulari danimarkarra, erorikoa izan zuen egunean. Argazkia: Europa Press
Jonas Vingegaard (Visma Lease a Bike) txirrindulari danimarkarrak amaitutzat eman du 2026ko denboraldia, Frantziako Tourrean erorita lepauztaia hautsi ondoren.
"Tourraren ondoren sendatzeko denbora bat aurreikusita genuen. Baina lepauztaiko lesioa dela eta, entrenamenduen hasiera atzeratu egin da, eta ezin naiz maila gorenera laster bueltatu", aitortu du txirrindulariak berak astelehen honetan zabaldutako oharrean.
29 urteko Vingegaardek 2027ko denboraldia jarri du helburu, baina "xede espezifikoak " oraindik bere taldearekin adostu behar dituela onartu du. Marc Reef taldeko zuzendariak "2027an zentratzea berarentzat onena" dela esan du.
Hillersleveko txirrindularia, Tourraren irabazlea (2022 eta 2023) eta Italiako Giroaren (2026) eta Espainiako Vueltaren (2025) egungo txapelduna, erori egin zen Frantziako lasterketaren azken edizioko hamabosgarren etapan.
Txirrindulari daniarrari dopinaren aurkako kontrola egin zioten goizaldeko ordu bietan, ezustean, baina bere taldeak orduan ez zuen istripua horrekin lotu nahi izan.