Eibar atezainik gabe, Luis Lopezek atzamar bat hautsi eta Jonmi Magunagoitiak gainkarga baitu
Larunbat honetan Eibarrek bere lehen lagunartekoa jokatuko du Alavesen aurka eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat zelairatu beharko dute.
Jonmi Magunagoitia, Eibarren atezaina. Artxiboko argazkia: Europa Press
Eibarren bi atezainak min hartuta daude. Larriena Luis Lopezen lesioa dela dirudi, ezker eskuko hatz erakuslea hautsita baitu; Jonmi Magunagoitiak, berriz, eskuin hankan gainkarga du.
Klubak ohar baten bidez jakinarazi duenez, medikuen tratamendu espezifikoa jasotzen ari dira bi atezainak, eta bilakaeraren zain daude taldearekin entrenatzen hasteko.
Larunbat honetan jokatuko du Eibarrek bere lehen lagunartekoa Alavesen aurka, eta zaila izango da bietako bat prest egotea. Ondorioz, armaginek harrobiko atezainen bat berdeguneratu beharko dute. Denboraldiaurreko partida zuzenean emango dute ETBk eta kirolakeitb.eus webguneak.