Lesioak
Nico Serranok gihar-lesio arina du, eta ez da taldekideekin aritu
Jokalari nafarrak ezker hankako zuzen femorala du minduta.
Josean Lekuek Nico “ondo" dagoela ziurtatu du, eta iragan denboraldia esparru medikoan aspaldiko “txarrena" izan zela onartu du
Hala ere, "antzeko metodologiarekin", 2024-2025 denboraldian Athleticek laugarren amaitu eta Europa Ligako finalerdiak jokatu zituela, eta azken hamarkadako "onena" izan zela gaineratu du buruzagi mediko zuri-gorriak.
Clara Azurmendiri ebakuntza egin diote belaunean, aurreko lotailu gurutzatua hautsi ondoren
Badminton jokalari donostiarrak iragan ekainean, Kaliforniako Unibertsitatean, jokatutako US Open txapelketako lehen egunean min hartu zuen.
Helmugarako bost kilometroren faltan izan den erorikoak etapa amaiera baldintzatu du
Babes-eremutik metro gutxira, 500 metro eskasera, gertatu da erorikoa. Istripuak talde nagusia hautsi du eta txirrindulari asko atzean utzi ditu, tartean, Caja Rural taldeko Stefano Oldani eta Alex Molenaar txirrindulariak. Sailkapen nagusiko faborito nagusiek, ordea, galera handiak saihestu dituzte.
Andoni Gorosabel, denboraldiaurreko lehen lesionatua Athleticen
Hegaleko zuri-gorriak "lesio moderatua du eskuin aduktore luzean", eta "bilakaeraren zain" dago, klubak argitaratutako oharraren arabera.
Dariok ez du kantxetara itzultzeko eperik jarri nahi, “frustrazioa” saihesteko
“Hilabete eskasean zerutik infernura igaro naiz”, onartu du Aspeko aurrelari errioxarrak. “Konturatzerako, pilotalekuan pilota astintzen egongo naiz berriro”, esan du, itxaropentsu.
Dario Gomezek partzialki hautsita du eskuin belauneko atzeko lotailu gurutzatua
2026ko Buruz Buruko txapeldunak asteazkenean hartu zuen mina, Irunen, Martijarekin batera Amianoren eta Mariezkurrena II.aren aurka zebilela. Ostegunean argitaratutako mediku txostenean, Aspek ez du zehaztu noiz arte izango den baja Dario, “bilakaeraren zain baitago”.
Naroa Uriartek 25 urterekin utziko du futbola, bi belauneetan lesio larriak izan ondoren
Bakioko jokalaria 2018an Munduko eta Europako 17 urtez azpiko txapeldun izan zen. Zazpi denboraldi eman ditu futbolaren maila gorenean. Talde zuri-gorriarekin 38 neurketa ofizial jokatu ditu eta, gainera, bi denboraldi eman ditu utzita Granadan. Igandean omenaldia egindo diote Lezaman.
Jon Pachecori ebakuntza egin diote eskuineko orkatilean
Gipuzkoako Poliklinikan egin diote ebakuntza jokalari baztandarrari.
Donostia Ospitalera eraman dute Jon Balda, Zaragozan egin zioten bareko ebakuntzaren ondoren
Realaren bigarren taldeak aurreko asteko astelehenean Huescan jokatu zuen partidan, zelaia utzi zuen Sanseko atzelariak, eta hurrengo egunean barean ebakuntza egin zioten, Zaragozan.
Barrenetxeak lesioa du ezkerreko aduktore luzean
Egiluzek min hartu du berriro eskuineko belaunean
Erdiko atzelariak haustura du berriro eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuko plastian.
Jon Baldari premiazko ebakuntza egin behar izan diote, Kita taldekidearekin izandako kolpearen ondorioz
Esku-ohean atera zuten zelaitik, eta berehala eraman zuten Zaragozako Servet Ospitalera. Bertan, barean ebakuntza egin diote, eta egun batzuk eman beharko ditu ospitalean. Anoetako hegalekoak ez du gehiago jokatuko denboraldi honetan.
Valverdek eta Nico Williamsek, serio, lan saioa hasi aurretik elkarrizketa izan dute
Entrenaitzaile zuri-gorria eta jokalaria luze aritu dira hizketan, eta badirudi prestatzaileak, aurpegi serioarekin, azalpenen bat eskatzen ziola jokalariari, eta horrek ere serio erantzuten ziola. Gainerako jokalariak berdegunera atera aurretik izan da elkarrizketa.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.