Urreistik zuntz haustura du eskuin besoan eta bizpahiru aste emango ditu pilotalekuetatik at
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da.
Eñaut Urreisti, Gernikako Grand Slamean min hartu ondoren. Argazkia: Jai Alai League
Eñaut Urreisti aurrelariak zuntz haustura izan du eskuin bizepsean, eta bi edo hiru aste emango ditu kantxetatik kanpo, Jai Alai Leaguek ohar baten bidez jakinarazi duenez.
Mutrikuko puntistak min hartu zuen iragan larunbatean Gernikako Grand Slameko lehen jardunaldian, eta abuztuaren hasieran berriz kantxaratzea espero da. Urrutiak mutrikuarraren lekua beteko du Biarrizko Mastersean.
Hurrengo norgehiagokak abuztuaren 6an Donibane Lohizunen (Urreisti-Lekerika vs Erkiaga-Basque) eta abuztuaren 7an Pauen (Urreisti-Laborde vs Johan-Portet) jokatu behar ditu aurrelari gipuzkoarrak, baina ikusteko dago partida horiek jokatzera iritsiko den.