Lesio larria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Leire Bañosek eskuin belauneko lotailu gurutzatua hautsi du

Irungo erdilariak min hartu zuen iragan larunbatean Luancon, Deportivo Abancaren aurka, denboraldiaurreko lehen norgehiagokan. Berdegunea utzi zuen neurketa hasi eta bi minutura.

Leire Baños (Athletic)

Leire Baños erdilari zuri-gorria, Deportivo Abancaren aurkako partidan. Irudia: Athletic

Leire Baños Athleticen erdilari irundarrak eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du, eta ebakuntza egin beharko diote, talde zuri-gorriak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Denboraldiaurreko lehen partidan min hartu zuen, joan den larunbatean, Luancon, Deportivo Abancaren aurka. Erdilari gipuzkoarrak zelaia utzi zuen neurketa hasi eta bi minutu eskasera.

IMQko zerbitzu medikoek egindako azterketek baieztatu egin dute lesio larria duela. Hurrengo egunetan ebakuntza egingo diote, eta guztiz osatzeko lanean hasiko da.

Publizitatea
X
Publizitatea
X