OSASUN-AGIRIA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek

Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da. 

Mikel Rodriguez - Alaves

Mikel Rodriguezek lesio larria daukala baieztatu du ostiral honetan Deportivo Alavesek. Futbolari gipuzkoarrak eskuineko belauneko lotailua hautsi du, eta datozen egunetan ebakuntza egingo diote.

Rodriguez joan den osteguneko lan-saioan lesionatu zen, eta hilabeteak beharko ditu erabat sendatzeko.

Gasteizera iritsi berria bada ere, erdilari gazteak berehala egin zuen bere lekua Quique Sanchez Floresen hamaikakoan, eta gola sartu zuen Alavesekin jokatu zuen lehendabiziko norgehiagokan.

Ezbehar honen harira, entrenatzaile madrildarrak esan du hasiera batean Izei Hernandez harrobiko jokalariak hartuko duela haren lekua, eta Sergio Fernandez Kirol zuzendariak erantsi duenez, merkatua aztertuko dute, aukera gutxi izango direla jakin arren; izan ere, talderik gabe geratu diren eta kontratua bukatuta duten jokalariak soilik fitxatu daitezke orain. 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X