Guruzetak arrakastaz gainditu du ezker belauneko ebakuntza
Athleticeko aurrelaria arazorik gabe igaro da ebakuntza-gelatik. Orain, errekuperazio luze bati egin beharko dio aurre. Denboraldi honetan ez da berdegunera itzuliko.
Gorka Guruzetari ebakuntza egin diote ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuan. Athleticek baieztatu duenez, ebakuntzan ez da “inolako gorabeherarik izan”, eta asteazken honetan alta ematea espero dela iragarri du klub zurigorriak.
Oraingoa ordea, ez da Guruzetaren lehen lesio zaila. 2019ko apirilean, Bilbao Athleticen jokatzen zuenean, eta, dagoeneko lehen taldearekin debutatuta, haustura bat izan zuen eskuin belauneko aurreko lotailu gurutzatuan. Orduan, ia zazpi hilabete eman zituen berdegunetik kanpo.
Asier Hierro, lesionatuta
Guruzetaren bajari Asier Hierrorena gehitu behar izan zaio, honek ere lotailuko lesioa izan baitu ezker belaunean. Bilbao Athleticeko aurrelariak partzialki hautsi zuen atzeko lotailu gurutzatua larunbatean, Cacereñoren aurkako partidan.
Bere hutsuneak are gehiago zailtzen ditu Edin Terzicen planak. Izan ere, ezin izango du Maroan Sannadi atera Realaren aurkako derbian jasandako giharretako lesioa dela eta.
Zure interesekoa izan daiteke
Athletic punturik gabe itzuli da Tenerifetik, 2-0 galdu du eta
Maroan Sannadik “gihar lesio moderatu-larria” du
Unai Simonek San Mamesen aitortza jaso du