Golak
2025/10/05 - 01:17
Sansek ahazteko partida izan du Granadan (5-2)
Txuri-urdinek bost gol jaso dituzte ordu erdian eta Hypermotion Ligako azken postura jaitsi dira.
2025/10/04 - 23:01
Eibarrek galdu egin du Bartzelonaren aurka (0-4)
Eibarrek ezin izan dio aurre egin Bartzelona liderrari eta 0-4 galdu du F Moeve Ligako 6. jardunaldian.
2025/10/04 - 22:47
Asko sufritutako garaipena, bolada txarrari amaiera emateko (2-1)
Iñaki Williamsek, penaltiz, eta Regok egindako golek behar-beharrezkoa zuen garaipena eman die bilbotarrei. Jagoba Arrasateren Mallorcak asko estutu ditu bilbotarrek bigarren zatian.
2025/10/04 - 17:14
Denboraldiko lehen porrota jaso du Realak Costa Adeje Teneriferen aurka (1-2)
Realak 1-2 galdu du Costa Adeje Teneriferen aurka gaur goizean Zubieta Estadioan. Txuri urdinak behetik gora egin dute eta, bigarren zatian aukera garbiak izan dituzten arren, denboraldiko lehen porrota jaso dute.
2025/10/04 - 17:10
Athleticek puntu baliotsua lortu du Atleticoren aurka (1-1)
Athleticek bana berdindu du Atletico Madrilekin F Moeve Ligako 6. jardunaldian. Laurenek aurreratu du Madrilgo taldea, baina ia jarraian Amezagak berdinketaren gola sartu du.
2025/10/04 - 11:35
Eibarrek porrota jaso du Ceutaren aurka, 15. minututik 10ekin jokatu ostean (1-0)
Buta lehen ordu laurdenean kanporatu izanak erabat baldintzatu du etxeko taldeak irabazi duen norgehiagoka. Younessek lehen zatiko luzapenean sartutako golak eman dio garaipena Ceutari.
2025/10/04 - 01:10
Osasunak luzapenean irauli du Getafe (2-1)
Bretonesen eta Catenaren golei esker, gorritxoek hiru puntuak lortu dituzte Sadarren.
2025/09/29 - 01:31
2025-26 denboraldiko Hypermotion Ligako 7. jardunaldiko golak eta laburpenak
Hypermotion Ligako 7. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/29 - 01:29
2025-26 denboraldiko EA Sports Ligako 7. jardunaldiko golak eta laburpenak
EA Sports Ligako 7. jardunaldiko partida guztien laburpenak eta golak, hemen.
2025/09/29 - 01:26
Osasunak berandu erreakzionatu du Betisen aurka (2-0)
Abderen eta Cuchoren golen ondorioz, Nafarroako taldeak garaipenik gabe jarraitzen du hirugarren jardunaldiz jarraian.
2025/09/28 - 23:41
Realak galdu egin du Bartzelonaren etxean, irudi ona eman badu ere (2-1)
Talde txuri-urdina ipini da aurretik markagailuan, Odriozolak gola sartuta, baina Koundek berdinketa lortu du atsedenaldira joan baino lehen, eta Lewandowskik irauli du emaitza erritmo biziko bigarren zatian.
2025/09/28 - 20:42
Athleticek irabazi ezinik jarraitzen du, Sevillarekin 1-1 berdindu baitu
Athleticek 1-1 berdindu du Sevillaren aurka F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Nevadok aurretik jarri ditu zuri-gorriak penaltiz, baina Alvarezek gola egin du markagailua parekatzeko.
2025/09/28 - 20:39
Clementek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Levanteri F Moeve Ligako 5. jardunaldian. Clementek sartu du partidako gol bakarra lehen zatian, armaginei denboraldiko lehen garaipena emateko.
2025/09/28 - 20:03
Kordobak garaipenik gabe utzi du Sanse (1-1)
Talde txuri-urdina aurretik ipini da markagailuan, Sergi Guardiolak bere atean sartutako golari esker, baina bigarren zatian penalti bat huts egin du, eta Kordobak berdinketa lortu du partidaren azken txanpan.
2025/09/28 - 01:44
Athleticek ez du bere lehen zati ona aprobetxatu, eta galdu egin du Vila-realen aurka (1-0)
Zuri-gorriek ez dituzte lehen zatiko aukerak baliatu, eta garesti ordaindu dute bigarrenean.
2025/09/28 - 00:58
Realak laugarren garaipena lortu du Badalonaren aurka (0-2)
Realak laugarren garaipena jarraian lortu du Badalona mendean hartuta, Edna Imade eta Lucia Pardoren golei esker, eta F Moeve Ligako goiko postuetan kokatu da.
2025/09/27 - 23:35
Aresek Deportivoren garaipena eragotzi du Ipuruan (1-1)
Armaginek azken minutura arte borrokatu behar izan dute puntu eder bat urratzeko.
2025/09/27 - 23:29
Alavesek ezin izan du burua altxatu Mallorcan (1-0)
Babazorroak Mallorca baino gehiago izan dira, baina gola sartzea asko kostatzen zaie. Jagoba Arrasateren taldeak, berriz, ondo baliatu du bere aukera, eta ligako lehen garaipena lortu du.
2025/09/25 - 23:48
Zapore mingotsa Sadarren, Elxek berdinketaren gola luzapenean sartu ondoren (1-1)
Victor Muñozen gol batek aurretik jarri ditu gorritxoak lehen zatian, nafarrek aukera gehiago izan ondoren. Atsedenaldiaren ondotik, ordea, Alcanteko taldeak aurrerapausoa eman du eta luzapenean lortu du saria.
2025/09/25 - 12:50
Realak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Mallorca mendean hartuta (1-0)
Sergio Franciscoren taldea jaun eta jabe izan da ia partida osoan zehar, baina Jagoba Arrasateren taldeak norgehiagoka berdintzeko aukeraren bat ere izan du, Oyarzabalek Reala markagailuan aurretik jarri ondoren.