Alavesek bi puntu utzi ditu Sevillan (1-1)
Coudeten taldeak ez du aprobetxatu 15. minututik jokalari bat gehiagorekin jokatu izana. Epaileak, gainera, baliorik gabe utzi du Boyek sartutako gola, jokoz kanpoko polemikoa adierazita.
Lucas Boyé Kike Salasekin, partidako jokaldi batean. Argazkia: EFE.
Alavesek ezin izan du Sevilla garaitu Sanchez Pizjuanen jokatutako EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Sevillako Sow eta Alaveseko Toni Martinez izan dira golegileak.
Partida hasi eta gutxira, Juanluk sarrera oso itsusia egin dio Yusiri eta epaileak txartel horia atera dio. Hala ere, gorria zuzenean ateratzekotan ere izan da, baina VAReko azalpenak entzun ostean, hasierako erabakia berretsi du eta Juanluk zelaian jarraitu du.
Puntutan berdinduta eta jaitsiera postuak hiru puntura izanda, bi taldeak tentuz jokatu dute.
15. minutuan, etxeko taldea 10 jokalarirekin geratu da, Juanluk bigarren txartel horia ikusi duelako. Sevillako jokalariak beste sarrera itsusi bat egin dio Yusiri, eta epaileak 2. minutuan gorria barkatu badio ere, oraingoan ez du zalantzarik izan eta jokalaria kanpora bidali du.
Ondorengo minutuetan, arabarrek jokoaren kontrola izan dute, jokalari bat gehiagorekin aritu direla aprobetxatuta. Baina ez sute apenas errematerik egin.
33. minutuan, andaluziarrek penaltia eskatu dute Yusik Agoumé area barruan oztopatu duelakoan, baina epaileak ez du arauz kanpoko ezer antzeman.
Atsedenaldiaren atarian. Sevillak aurrea hartu du markagailuan, Sowk egindako golari esker. Baloiak Garcesen gorputzean jo du eta Siveraren atean sartu da. Ordura arte, arabarrek ez dute jokalari bat gehiago izatea baliatu eta ez dira arriskurik sortzeko gai izan.
Lehen zati eskasa egin dute Coudeten mutilek, jokalari bat gehiagorekin jokatzeari etekinik atera gabe. Sevillak, aldiz, ondo kokatu da zelaian eta maila fisiko bikaina erakutsi du.
Atsedenaldiaren ostean, arabarren entrenatzaileak hiru aldaketa egin ditu, taldea hauspotzeko. Ibañez, Guevara eta Angel Perez sartu ditu argentinarrak Antonio Blanco, Denis eta Caleberen ordez.
Hala ere, Sevillak izan du hurrengo aukera, Akorrek egindako jaurtiketa batean. Siverak ondo erantzun dio, baloia urrunduz.
Arabarrek aurrera pausoa eman dute eta ahaleginak saria izan du 60. minutuan Toni Martinezek egindako golarekin.
65. minutuan, epaileak baliorik gabe utzi du Lucas Boyek egindako gola, VARetik adierazitakori kasu eginda. Boye jokoz kanpo egon da, oso gutxigatik.
85. minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Matias Almeydari, eta Sevillako entrenatzaileak, gainera, aurre egin dio, oso haserre. Eta jarraian, 91.ean, beste txartel gorri bat atera du epaileak, oraingoan andaluziarren aulkian zegoen Jordani.
Partida banakoarekin amaitu da, 11 minutuko luzapenaren ostean.
Zure interesekoa izan daiteke
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.