Eibarrek puntu bat atera du Zaragozatik, partida kaskarra egin arren (1-1)
Armaginek etxetik kanpo garaipenik lortu gabe jarraitzen dute denboraldi honetan. Bi golak Yamiqek egin ditu, bat bere atean, eta horrez gain txartel gorria ere ikusi du partidaren amaieran.
Eibarrek puntu bat eskuratu du Zaragozari egindako bisitan, Hypermotion Ligako 25 jardunaldiko partidan. Gipuzkoarrek partida kaskarra egin dute eta aurtengo ligan etxetik kanpo irabazi gabe jarraitzen dute.
Partidako lehen aukera armaginek izan dute 17. minutuan. Edu Aresek bigarren zutoinera ediratu du eta Martonen burukadari erantzun bikaina eman dio Esteban Andrada atezainak eibartarren gola saihesteko.
Zaragozak, aldiz, ez du hutsik egin 25. minutuan izandako abagunean. Yamiqek aurretik jarri du etxeko taldea Roberrek egindako erdiraketa ona aprobetxatuta.
2 eta 0ekoa gertu izan dute handik gutxira, baina Magunagoitia bikain aritu da Franchoren jaurtiketaren aurrean.
Atsedenaldiaren ostean, Zaragozak beste aukera argi bat izan du Sebas Moyanok Cuencari emandako pasean, baina honen jaurtiketa zutoinera joan da.
Bost minutu geroago banakoa iritsi da, Yamiqek egin du gola, bere atean.
Zaragoza are nagusiago izan da ondorengo minutuetan eta aukera argiak izan ditu bigarrena egiteko, baina markagailua ez da mugitu.
92. minutuan, Yamiq partidako golegileak txartel gorria ikusi du.
Azkenean, bana markagailuan eta puntu banaketa Zaragoza eta Eibarren arteko partidan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.