Atletico Madrilek Bartzelona jipoitu du Kopako finalerdietako joanekoan (4-0), eta oso gertu du finalera sailkatzea
Epaileak baliorik gabe utzi zuen Kataluniako taldeak bigarren zatian egindako gol bat, eta, partida amaitzeko minutu gutxiren faltan, txartel gorria atera zion Eric Garciari, Bartzelonako jokalariak Baenari sarrera gogorra egin ostean.
Atleticoko jokalariak goletako bat ospatzen. Argazkia: Efe.
Atletico Madrilek Bartzelona jipoitu zuen (4-0), Metropolitano estadioan jokatutako Errege Kopako finalerdietako joaneko partidan.
Hansi Flicken taldeak gaizki hasi zuen partida, 6. minutuan Eric Garciak bere atean sartu baitzuen gola. Joan Garcia atezainari utzi nahi izan zion baloia, baina honek huts egin zuen baloia jasotzeko ahaleginean (1-0).
14. minutuan, Griezmannek bere taldearen bigarrena egin zuen, Nahuel Molinaren asistentzia jaso eta ezkerrez Joan Garcia gaindituta (2-0).
33.ean, Lookmanek etxekoen hirugarrena egin zuen Alvarezen pase bat ondo aprobetxatuta (3-0). 47.ean, berriz, Julianek 4-0ekoa egin zuen area ertzetik eskuinarekin baloia sare barrura bidalita.
Gol bat baliogabetu eta txartel gorria
Bigarren zatian, 52. minutuan, Cubarsik 4-1ekoa egin zuen, baina epaileak gola baliogabetu zuen, jokaldia 6 minutuz VARean aztertu ostean, Lewandowski jokoz kanpo zegoelako.
84. minutuan, epaileak txartel gorria atera zion Eric Garciari, VARean aztertu eta gero. Txartel horia atera zion, Alex Baenari sarrera gogorra egiteagatik, baina defentsako azken jokalaria zela baieztatu ostean, horia kendu eta txartel gorria erakutsi zion, zuzenan. Partida 100. minutura arte luzatu zen, 10 minutuko luzapena izan baitzuen.
Itzuliko partida martxoaren 3an jokatuko da, Bartzelonaren zelaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal Herriko Txapela finala, Reala-Athletic, urriaren 2an Anoetan
EITBk zuzenean eskainiko du partida, 19:00etatik aurrera.
PSGk eta Bartzelonak nagusitasunez abiatu dute Txapeldunen Liga
Frantziako taldeak 6-1 irabazi zion Slovan Bratislavari; Hansi Flicken taldeak, ostera, 5-1 menderatu zuen Feyenoord.
Bizkerrek agur esan dio Erregina Kopari
Getxoko taldeak agur esan dio Erreginaren Kopari Burgosen aurka 2-1 galdu ostean.
Manchester Cityk, Aston Villak eta Betisek etxetik kanpo irabaziz ekin diote Txapeldunen Ligari
AEK Atenasek, Real Madrilek eta Betisek ere irabazi egin zuten Europako txapelketa nagusiaren hasieran.
Osasunak Racing garaitu du eta Erregina Kopako bigarren kanporaketara igaro da
Osasuna Racing baino gehiago izan da norgehiagokan 2-4koa lortuz. Ondorioz, Erregina Kopako bigarren kanporaketara pasa da talde gorritxoa.
26/27 Txapeldunen Liga jokatuko duten LaLigako taldeek liga faseko aurkariak ezagutu dituzte
Real Madrilek, FC Bartzelonak, Atletico Madrilek, Real Betisek eta Vila-realek badakite zein talderen aurka jokatuko duten lehen kanporaketan.
FIFAk 10 partidako zigorra jarri dio Paredes argentinarrari Munduko Txapelketako finalaren osteko istiluengatik
Futboleko erakunde goreneko Diziplina Batzordeak isunak eta zigorrak iragarri ditu liskarrean parte hartu zutenentzat. Paredes ez ezik, Nahuel Molina, Thiago Almada, Gavi, Roberto Ayala eta Argentinako Futbol Elkartea (AFA) ere zigortu dituzte.
Reala eta Athleticen arteko EH Kopako finaleko golak (3-1)
Realak 3-1 irabazi dio Athletici Irunen jokatu den Euskal Herria Kopako finalean. Iraiaren golarekin, talde zuri-gorriak ireki du markagailua. Txuri-urdinek, ordea, Chaconen golarekin lortu dute berdinketa. Bigarren zatian, Seleenfreundek buruz sartu, eta, Nereak Realaren garaipenaren azken kolpea eman du hirugarrenarekin.
Osasunak Racing Santanderren aurka neurtuko ditu indarrak Erreginaren Kopako lehen kanporaketan, eta Bizkerrek Burgosen kontra
Lehen kanporaketa irailaren 8, 9 eta 10ean jokatuko da partida bakarrera.
Reala EH Kopako finalera, Eibar penaltietan garaituta
Realak Euskal Herria Kopako bigarren finalerdia irabazi du Eibarren aurka. 90 minutuetan berdinduta maitu dute (1-1), hartara, penaltietan erabaki behar izan dute kanporaketako garailea. Azkenerako, txuri-urdinak nagusitu dira 4-1. Horrenbestez, Athletic izango du aurkari Donostiako taldeak datorren asteazkenean jokatuko den finalean.