EA Sports Liga
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Raul Garciak azken minutuetan sartutako gol bikainak garaipena eman dio Osasunari Real Madrilen aurka (2-1)

Lehenengo gola Budimirrek egin du lehen zatian, penaltiz. Bigarrenezn, Viniciusek banakoa egin du 73. minutuan, eta, luzapenean, Raul Garciak garaipena eman die nafarrei.

PAMPLONA, 21/02/2026.- Los jugadores del Osasuna celebran el gol anotado por Ante Budimir durante el partido de la jornada 25 de LaLiga EA Sports que disputan el CA Osasuna y el Real Madrid este sábado, en el estadio El SADAR de Pamplona. EFE/ Villar López

Osasunako jokalariak Budimirren gola ospatzen, lehen zatian. Argazkia: Efe.

Osasunak urrezko hiru puntu lortu ditu Sadarren Real Madril mendean hartuta, EA Sports Ligako 25. Jardunaldiko partidan. 

Gorritxoek lehen zati ona egin dute eta nagusi izan dira Sadarreko berdegunean.

Partidako lehen aukera argia Ante Budimirrek izan du 28. minutuan, baina bere jaurtiketak zutoinean jo du.

Aurrelari kroaziarra protagonista izan da, eta erabakigarria, 36. minutuan, epaileak Osasunako aurrelariari egindako penaltia adierazi baitu, VARean jokaldia aztertu ostean.

Hasiera batean, txartel horia atera dio Budimirri, bere burua bota duela uste izan duelako, baina jokaldia berrikusi ondoren, atzera egin du eta penaltia adierazi du. Horrekin batera, Budimirri txartel horia kendu dio eta Courtoiseri atera dio, area barruan egindako faltagatik.

Budimirrek berak jaurti du zigorra eta baloia ate barrura bidali du, talde nafarra aurretik jarriz (1-0).  

Atsedenaldiaren atarian, Tchouameni berdinketa sartzear izan da, baina Sergio Herreraren eskuak gola eragotzi du.

Bigarren zatiaren, hasieran Arda Guler saiatu da, baina jaurtiketa gora joan zaio oso gutxigatk.

Mbappek ez du hutsik egin 70. minutuan, baina gola jokoz kanpoko posizioan sartu du eta epaileak baliorik gabe utzi du aurrelari frantziarraren jokaldia.

Banakoa hiru minutu geroago iritsi da, Viniciusek egindako golari esker. 

Eta 91. minutuan Raul Garciak gol bikaina sartu dugorritxoei garaipena emateko. Hasiera batean, epaileak baliorik gabe utzi du ustezko jokoz kanpokoagatik, baina VARean begiratuta, gola ontzat eman du azkenean.

Bukaeran, 2-1; Osasunak garaipen ederra lortu du Real Madrilen aurka.

Zure interesekoa izan daiteke

Luis Miguel Ramis, Osasunako entrenatzailea.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Luis Miguel Ramis: “Osasuna irabazle bat nahi dut”

Osasunaren entrenatzaile berria lahiaketa hasteko irrikitan dago. Iragan igandean Osasunak Celtarekin jokatu ez zuenez, denboraldiaurreko aste bat gehiago izan dute, eta ondo etorri zaiela esan du. Sadarreko giroa bertatik bertara bizi nahi duela ere esan du, eta, aldi berean, zein Osasuna ikustea nahi duen azaldu du. Azkenik, Luis Miguel Ramisek mezu bat bidali die Osasunako zaleei. (Bideoa, gazteleraz).

Dubasin y Braulio en la presentación del delantero con Osasuna.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dubasin: “Osasunara etortzeko zalantzarik ez nuen"

Jonathan Dubasin pozik dago Osasunak eman dion aukerarekin. Esan du Ramisek lana eta ahalegina eskatu dizkiola, eta hori "negoziaezina" dela berarentzat. Katalanak dio balio anitzeko jokalaria dela erasoan, hainbat posiziotan jokatzeko gai dena, baina argi du zein den egokiena berarentzat. Bestalde, Braulio Vazquez kirol zuzendariak eskerrak eman dizkio Dubasini Osasunan jokatzeko erakutsi dituen gogoengatik. Taldeak denboraldi honetarako dituen helburuak ere zehaztu ditu, baita taldea ixteko indartzen saiatuko den posizioak ere. (Bideoa, gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X