Espiren azken uneko golek Alavesen lan ona zapuztu dute Levanten (2-0)
Babazorroak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, gola sartzeko aukera asko izan dituzte, baina Parada kaleratzeak eta Espiren bi golek punturik gabe utzi dituzte bisitariak.
Alavesek 2-0 galdu du Levanteren aurka ostiral honetan, Ciutat de Valencia zelaian, EA Sports Ligako 26. jardunaldiari hasiera eman dion partidan. Babazorroak jaun eta jabe izan dira lehen zatian, gola sartzeko aukera asko izan dituzte, baina Parada kaleratzeak eta Espiren azken minutuko golek punturik gabe utzi dituzte bisitariak.
Coudetek Toni Martinezen eta Boyeren aldeko apustua egin du erasoan, eta asmatu egin du, lehen minutuetan aukera bana izan baitute: Tonik buruz eta Boyek taldekako jokaldi batean. Levante taldeko jokalari arriskutsuena Carlos Alvarez izan da, jokoa antolatu baitu eta oso adi ibili baita.
Gasteizko taldea jokoa kontrolatzen joan da denborak aurrera egin ahala, eta min handia egin du hegaletatik eraso eginda. Antonio Blancok (100 partida jokatu ditu jada Ligan) gora jaurti du aukera on bat, eta Tonik bigarren aukera bat izan du jaurtiketa ugari izan dituen jokaldi korapilatsu batean.
12 jaurtiketa egin ditu Alavesek lehen zatian, baina ez du golik sartu. Azken minutuan, berriz, Siverak Carlos Alvarezen jaurtiketa bat gelditu behar izan du gola eragozteko.
Bigarren zatian ere agintzen hasi da Alaves, baina 60. minutuan dena aldatu da. Paradak bigarren txartel horia ikusi du, eta, ondorioz, Alaves bat gutxiagorekin geratu da. Horren aurrean, Coudetek aldaketak egin behar izan ditu, eta Guevara eta Garces sartu dira zelaira Aleña eta Toni Martinezen ordez.
Aukera hori baliatuta, Levantek gora egin du. Hurrengo minutuetan, Sivera izan da protagonista, hainbat geldiketa bikain egin baititu.
Alavesek eusten jakin du, baina Levantek gola egin du partidaren azken minutuan. Babazorroek lehen errematea oztopatu dute, baina Espik aldaratzea jaso, eta, zorte apur batekin, sarera bidali du baloia (1-0).
Luzapenean, Espik bigarren gola egin du (2-0), eta horrela amaitu da partida.
Alavesek garesti ordaindu du lehen zatiko aukerak aprobetxatu ez izana, eta punturik gabe itzuli da Levantetik.
Zure interesekoa izan daiteke
Ville Koski Alaveseko jokalaria izango da 2031ra arte
Finlandiako nazioartekoak Gasteizekin duen lotura luzatu du, kirol zuzendaritza eta talde teknikoa "eguneroko lan eta diziplinarekin" konbentzitu ostean.
Raul Fernandez atezainak Alaves utziko du
Bilbotarra, 38 urtekoa bera, 2025-2026 denboraldian aritu da Gasteizko klubean; bertan, Antonio Siveraren ordezkoa izan da.
Protesonik 2028ra arte berritu du kontratua Alavesekin
Uruguaiko jokalariak lau denboraldi daramatza Gasteizen, eta 105 partida ofizial jokatu ditu.
Jon Guridik Alaves utzi du, Sevillan jokatzeko
Erdilari gipuzkoarrak lau denboraldi egin ditu Arabako taldean, 148 partida ofizial jokatuta.
Alavesek Andrea Estebanen kontratua 2027ra arte luzatu duela iragarri du
Talde gasteiztarrak eta entrenatzaileak beste urtebetez luzatu dute euren arteko lotura, eta, beraz, laugarren denboraldiari ekingo dio Moeve F Ligara igoera lortu eta gero.
Alavesek Mendizorrotzan jokatuko du etxeko talde gisa Moeve Ligan
Gasteizko taldea goreneko mailara igo da, eta, hortaz, Ibaia utzi eta Mendizorrotzan jokatuko du; neurketa batzuetan izan da bertan.
Asun Gorospe zale babazorro ospetsua zendu da, 88 urte zituela
Txikitatik, ia futbol-zelai guztietan babestu du bere taldea, osasunak horretarako aukera eman dion arte. Jarraitzaile arabarrak harreman estua izan zuen talde babazorroko jokalari askorekin.
Sergio Fernandez: “Gure asmoa da ez galtzea hazteko aukera ematen digun aktiborik”
Alaveseko kirol zuzendariak, asteartean, agerraldia egin du, komunikabideen aurrean, amaitu berri den denboraldiaren balantzea egitea helburu; Sergio Fernandezek, 2029ra arte berrituta, talde babazorroaren hainbat jokalariren egoera izan du hizpide.
Alavesek 2029ra arte berritu dio kontratua Sergio Fernandezi
Klub babazorroak astearte honetan iragarritakoaren arabera, kirol zuzendariak beste hiru denboraldiz luzatu du erakundearekin duen lotura.
Sanchez Flores: “Helburua beteta, beste helburu txiki batzuk geratzen zaizkigu"
Deportivo Alavesek lasai ekingo dio azken egunari. Babazorroek Oviedoren aurka ziurtatu zuten Lehen Mailan jarraituko dutela. Dena den, Quique Sanchez Floresek dio taldeak badituela helburuak Rayoren aurkako neurketan ere, bestelakoak badira ere.