Jaitsierari ihes egiteko garaipena lortu du Alavesek Betisen aurka (2-1)
Alavesen jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Alavesek 2-1 irabazi du Betisen aurka igande honetan Mendizorrotzan jokatu den EA Sports Ligako 21. jardunaldiko partidan. Sivera harresi bilakatu da atean, eta Carlos Vicentek eta Toni Martinezek sartu dituzte babazorroak jaitsiera postuetatik ateratzeko golak.
Partida ezin hobeto hasi dute babazorroek; izan ere, Carlos Vicentek jokaldi ona egin du Boyerekin batera, arearaino iritsi dira eskuin hegaletik, eta gola sartu du 3. minutuan (1-0).
Gola suspergarria izan da, eta gora etorri dira. Hala, Blancok eta Protesonik ere aukera argiak izan dituzte, baina baloia ez da sarera heldu. Betisek ere izan du abaguneren bat, baina Sivera aurkitu dute aurrean. Bakanmbuk berak hiru aldiz berdindu ahal izan du markagailua.
Ordu erdira, Tenagliak Abde lurrera bota du, area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Baina, VARean jokaldia berrikusi ondoren, ohartu da Betisen jokalariak zapaldu duela babazorroa, eta bertan behera utzi du penaltia.
Lehen zatiko azken minutuan berdin-berdintsu aritu dira, baina euskal taldeak atsedenaldira aurretik joatea lortu du.
Bigarren zatiaren hasiera lehenengoaren kopia izan da. Lehen jokaldian, Toni Martinezek buruz errematatu du erdiraketa bat, bigarren gola igotzeko markagailura (2-0).
Mendizorrotzan jai giroa nabaria izan da, eta jokalariek behar bezala erantzun diete zaleei. Sendo ibili dira zelaian, eta Betisek ez zuen arearako bidea aurkitzen. Hala ere, Sivera pare bat aldiz gehiago agertu behar izan da, sustorik ez izateko.
Partidako azken aukerak Betisek izan ditu, eta luzapenean Abdek gola sartzea lortu du (2-1). Baina Alavesek ondo eutsi dio etxean, bost jardunaldiren ostean garaipena lortu du, eta jaitsiera postuetatik urrundu da.
Zure interesekoa izan daiteke
Nahuel Tenaglia: “Gozatu beharreko bolada ona bizitzen ari gara”
Nahuel Tenaglia Alaveseko jokalariak prentsaurrekoa eman du, larunbat honetan Racingen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egiteko eta taldearen bolada onaz hausnartzeko.
Facundo Garcesek haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan
Alaveseko erdiko atzelariari ebakuntza egingo diote, hurrengo egunetan. Garces FIFAk zigortuta dago, baina entrenatzeko baimena zuen, eta, aurreko astean, entrenamendu batean lesionatu zen.
Mariano: “Ligaren hasiera historiko honengatik oso pozik gaude"
Mariano Alaveseko aurrelariak Osasunaren aurkako garaipenaren inguruan hitz egin du eta esan du taldea oso kontentu dagoela egiten ari den denboraldi hasierarekin.
Alavesek azken minutuan galdu du Atleticoren aurkako partida (1-0)
Alavesek 1-0 galdu du Atleticoren aurka Madrilen jokatu duen F Moeve Ligako partida. Jensenek 90. minutuan sartu du etxekoen gola. Aurrez, lehen zatian, Atleticok penalti bat huts egin du eta epaileak baliorik gabe utzi du Andrea Gomezek Alavesentzat egindako gola, jokoz kanpokoa adierazita.
Mikel Rodriguezek lotailu-haustura daukala baieztatu du Alavesek
Erdilari gipuzkoarra osteguneko entrenamenduan lesionatu zen, eta datozen hilabeteetan bajan izango da.
Quique Sanchez Flores: “Igandeko partida Mikelentzat izango da"
Alavesek denboraldiko lehen derbia jokatuko du igande honetan Osasunaren aurka, Mikel Rodriguezen lesioak baldintzatuta. Quique Sanchez Floresek onartu du aurrelaria nekez egongo dela jokatzeko moduan, eta Izei izango dela lehen aukera, nahiz eta Toni Martinezi atea irekita mantentzen dion, partidaren aurreko sentsazioen bilakaeraren zain.
Sergio Fernandez, Alaveseko kirol zuzendaria: “Badakigu Antonio Blancok klub askoren arreta erakartzen duela"
Fernandez jokalariez eta fitxaketa merkatuko azken mugimundiez aritu da. Horren harian, lehentasun nagusiak Antonio Blanco eta Ander Guevararen kontratu berritzeak direla azpimarratu du.
Alaves garaipenarekin estreinatu da Lehen Mailan (2-0)
Alavesek 2-0 irabazi dio Valentziari igande honetan, Mendizorrotzan, Moeve Ligako lehen jardunaldian, Kumba Brimaren eta Ainhoa Guallarren golei esker. Gasteizko taldeak hasiera ona eman dio maila goreneko estreinaldiari.
Lucas Boye: “Oso pozik nago taldeagatik, hiru puntuengatik, eta izan dugun hasieragatik"
Quique Sanchez Floresen Alavesek azken 25 urteetako hasierarik onena egin du. Bederatzi puntutik zazpi lortu ditu Vila-real mendean hartuta (1-0), Lucas Boyeren golari esker.
Alaves 1-0 garaitu du Vila-real Boyek bultzatuta
Argentinarraren golak bigarren garaipena eman die babazorroei, Liga hasiera bikainari jarraipena emanez.