Real Madrilek amaiera eman dio Realaren bolada onari (4-1)
Oyarzabalek, penaltiz, Gonzaloren gola berdindu duen arren, Viniciusen bi golek (biak penaltiz) eta Valverderen beste batek garaipena eman diote Madrilgo taldeari, txuri-urdinen bolada onari amaiera emanez.
Vinicius, gola egiteko ahaleginean. Argazkia: EFE
Realak urteko lehen porrota jaso du larunbatean Real Madrilen aurka 4-1 galduta Santiago Bernabeun jokatu den EA Sports Ligako 24. jardunaldiko partidan. Oyarzabalek, penaltiz, Gonzaloren gola berdindu duen arren, Viniciusen bi golek (biak penaltiz) eta Valverderen beste batek garaipena eman diote Madrilgo taldeari, txuri-urdinen bolada onari amaiera emanez.
Ez dira ondo hasi txuri-urdinak; izan ere, 5. minuturako gola jaso dute jada. Etxeko taldeak baloiaren jabetza zuela, erdiraketa egin dute eskuin hegaletik, eta Gonzalok oinaren puntarekin ukitu du baloia. Ez da jaurtiketa indartsua izan, baina zutoinera itsatsita irten zaio, eta Remiro ez da gelditzeko gai izan (1-0).
Realari kosta egin zaio arriskua sortzea, baina 20. minutuan Huijsenek lurrera bota du Yangel Herrera area barruan, eta epaileak penaltia adierazi du. Oyarzabalek sarera bidali du baloia (1-1).
Baina gutxi iraun die pozak txuri-urdinei. Minutu gutxira, epaileak Real Madrilen aldeko penaltia adierazi du Vinicius lurrera erori ostean, eta Viniciusek berak egin du 2-1ekoa.
Hori gutxi ez, eta ordu erdira, Valverdek etxekoen hirugarren gola sartu du, area kanpotik jaurtiketa bikaina eginez (3-1).
Bigarren zatia hasi bezain laster, aurreko jokaldia errepikatu da. Aramburuk lurrera bota du Vinicius, eta epaileak penaltia adierazi du berriz. Viniciusek jaurti du, eta 4-1ekoa jarri du markagailuan.
Hala ere, euskal taldeak aurpegia eman du, eta intentsitatez jokatzen jarraitu du. Guedes barneraldiekin saiatu da min egiten, eta Jon Martinek ere gertu izan du gola pare bat burukadarekin.
Bigarren zatian, azken partidetan ikusi den Reala agertu den arren, beranduegi izan da. Horrela bukatu da txuri-urdinen bolada ona.
Zure interesekoa izan daiteke
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.