F Moeve Liga

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak 3-0 irabazi dio Eibarri Zubietan jokatutako euskal derbia

Txuri-urdinak nagusitu dira armaginen aurkako F Ligako 17. jardunaldiko partidan. Intza Egigurenek lehena egin eta gero, bigarren zatian Eibarrek bere atean sartu ditu hurrengo bi golak.

Iragarkia
Reala vs Eibar
18:00 - 20:00

Reala vs Eibar. Argazkia: @SDEibar

Realak 3-0 irabazi dio Eibarri igande honetan Zubietan jokatu den 17. jardunaldiko euskal derbia.

17. minutuan zabaldu du markagailua Intza Egiguren anoetarrak. Bigarren gola Ane Etxezarretak egin du, bere atean, 78. minutuan; eta hirugarrena Eunate Astralagak, horrek ere bere atean, 88.ean. Ondorioz, talde txuri-urdinak irmo eutsiko dio sailkapeneko 3. postuari, 37 punturekin; armaginak, aldiz, 12. postuan daude, 17 punturekin.

Talde txuri-urdina konfiantza handiarekin aritu da partidaren hasieratik, eta azkar hartu du aurrea markagailuan, 17. minutuan, Intza Egigurenen bitartez. Nerea Eizagirreren pase bikaina jaso du baloia armaginen ate barrura sartzeko (1-0).

Realak patxadarekin jokatu du, eta Eibarren akatsak bilatu ditu. Bigarren gol aukera 37. minutuan etorri da, baina ezerezean geratu da, epaileak VARean berrikusi eta gero.

Olatu txikia hartu du lehen zatiaren hondarrean talde armaginak, eta oso gutxiagatik ez du berdinketa lortu 38. minutuan, Arrulak eragotzi baitu.

Bigarren zatiaren hastapenean, Eibarrek urrats bat aurrera egin du, talde armaginak hortzak erakutsi ditu, eta bizpairu argialdi izan ditu, baina ez du bere unea aprobetxatu. 

Neurketak aurrera egin ahala, talde txuri-urdinak eroso jokatu du, eta 78. minutuan Arturo Ruizen taldearen bigarren gola etorri da, Ane Etxezarretak bere atean egindakoa. 

Partidaren hondarrean, talde txuri-urdinaren nagusitasuna areagotu da, Ceciliak hegaletik aurrera egin du, atzelaria atzetik zuela, eta horren erdiraketa bere atean sartu du Astralaga atezainak (3-0).

Zure interesekoa izan daiteke

Carrera-gol-Aston-Villa-Real-Sociedad-pretemporada
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Realak Aston Villari irabazi dio, Ingalaterran, eta denboraldiaurrean galdu gabe jarraitzen du (2-4)

Talde txuri-urdinaren golak Carlos Soler, Orri Oskarsson, Gorka Carrera eta Iñaki Ruperezek sartu dituzte. George Hemmings eta Brian Madjo izan dira ingelesen golegileak. Norgehiagoka Walsalleko (Ingalaterra) Pallet-Track Bescot zelaian jokatu da, 9.000 bat zaleren aurren. Bi taldeak atsedenaldira banakoarekin joan dira, eta gainerako golak bigarren zatian heldu dira.

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X