Gehiegi sufrituta garaitu du Athleticek Levante San Mamesen (4-2)
Guruzetak (2), Serranok eta Navarrok sartu dituzte zuri-gorrien golak, baina Levantek, jokalari bat gutxiagorekin, 2 gol sartu ditu.
Athleticeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Athleticek 4-2 menderatu du Levante igande honetan San Mamesen jokatu den EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partidan. Etxean bi hilabete irabazi gabe eman ondoren, Guruzetak (2), Serranok eta Navarrok egindako golek eman diete garaipena zuri-gorriei.
Bizitasunez hasi dute zuri-gorriek partida, intentsitate handiarekin erasoan eta, bereziki, Williams anaien abiadura aprobetxatuz. Aukera bana izan dute. Iñakik gertu izan du gola hegaletik sartuta, eta Nicoren jaurtiketa bat ahulegi joan da arriskua sortzeko.
Kontraeraso azkarrak izan dira Athleticen arma nagusia, eta 17. minutuan saria lortu dute. Iñaki korrika joan da baloiaren bila arearantz, eta Maturrok heldu egin dio ihes egin ez zezan, eta lurrera bota du azkenean. Epaileak txartel gorria atera dio zuzenean, eta jokalari bat gutxiagorekin utzi du Levante.
Hala ere, lehoiei kosta egin zaie aurkariaren areara hurbiltzea. Apurka-apurka, presioa areagotzen joan dira, eta Galarretak areara egindako erdiraketa batean, Guruzetak aurrea hartu dio defentsari, eta gola egin du, buruz (1-0).
Bost minutu geroago sartu du Guruzetak bigarrena. Unai Simonek azkar atera du atetik, baloi luzea eman dio Iñaki Williamsi, Iñakik aurrera egin du eta Guruzetari eman dio, baloia sarera bidal zezan (2-0).
Albiste txarra Yuriren lesioa izan da, zelaia utzi behar izan baitu lehen zatia bukatu baino lehen. Adamak ordezkatu du.
Bigarren zatia hasi baino ez, Guruzetak beste gol aukera bat izan du, baina Ryanek geldiketa ona egin dio. Levante taldeko atezainak hainbat geldiketa ikusgarri egin ditu, eta markagailua askoz handiagoa izatea eragotzi du.
Hortik aurrera, eta Kopako kanporaketari begira, Valverdek zelaitik kendu ditu Guruzeta, Nico Williams, Jauregizar eta Galarreta.
Athleticen nagusitasuna nabaria izan da, baina partida amaitzeko 10 minutu falta zirenean, Elgezabalek gol ikusgarria egin du txilenaz, markagailuan aldea murrizteko (2-1).
Urduri jarri gabe, zuri-gorriek erantzuten jakin dute, eta hurrengo jokaldian Nico Serranok 3-1koa jarri du markagailuan, Ligan bere lehen gola sartuz.
Luzapenean, Olasagastik beste gol ikusgarri bat sartu du Levanterentzat (3-2).
Partida amaitu aurretik, azken minutuan egindako azken jokaldian, Navarrok 4-2koa jarri du markagailuan. Ez da beste ezertarako astirik izan.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek hamarrekin irabazi du Logroñon (0-1)
Athletic Clubek bigarren garaipena jarraian lortu du F Moeve Ligan igande honetan Logroñori etxetik kanpo irabazita, Maddi Torreren gol bati esker eta 15. minututik bat gutxiagorekin jokatu arren. (Bideoa gazteleraz).
Oihan Sancet: “Partida ikaragarria egin dugu"
Athleticek 3-0 irabazi dio Atletico Madril taldeari San Mamesen, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partidan. Nico Williams, Robert Navarro eta Oihan Sancet izan dira golegileak.
Athleticek garaipen handia lortu du San Mamesen, Atletico menderatuta (3-0)
Athleticen lehen bi golak bigarren zatiaren hasieran iritsi dira, bata bestearen atzetik izandako bi jokalditan; Nico Williams eta Robert Navarro izan dira golegileak. Hirugarrena, berriz, Oihan Sancetek sartu du, neurketaren azken txanpan.
Terzic: “Ez dago talde garaiezinik, eta, are gutxiago, etxean jokatzen badugu”
Athleticek Atletico Madril hartuko du larunbatean San Mamesen. Edin Terzicek adierazi du badakiela aurkariak maila handia duela, baina esan du Bilboko taldea prest dagoela onenei aurre egiteko.
Adama Boiro West Ham United taldean arituko da, Athleticek utzita
Ezker hegaleko atzelaria 2026-2027 denboraldian ibiliko da Londresko klubean; hori bai, taldek jokalaria erosteko aukera izango du. West Ham United Championshipen dabil lehian, alegia, Ingalaterrako bigarren mailan.
Unai Vencedorrek Athleticekin zuen kontratua eten eta Burgosen jokatuko du
Errekaldeko erdilariak amaiera eman dio Athleticeko etapari, 82 partida ofizial jokatuta eta Superkopa bat irabazita.
Andoni Gorosabelek Espanyolen jokatuko du, Athleticek utzita
Eskuin hegaleko atzelari arrasatearra 2026-2027 denboraldian arituko da Kataluniako klubean; gainera, Espanyolek helburuei lotutako nahitaezko erosketa-aukera du.
Iñaki Williamsek eta Unai Simonek klubarekin duten arazoaz hitz egin dute
Iñaki Williams eta Unai Simon Athletic Clubeko jokalariek jokalarien eta klubaren arteko egungo egoeraz hitz egin dute, eta atsekabea "jokalariena bakarrik ez" dela eta "elkarrizketa bat egiteke" dutela azpimarratu dute.
Iñaki Williams: “Hau da jarraitu beharreko bidea"
Athletic Clubeko jokalariak Celtaren aurkako garaipenari buruz hitz egin du (0-2) EA Sports Ligako 3. jardunaldian. Pozik agertu da taldeak egindako partida onagatik, batez ere lehen zatian.
Athleticek mamuak uxatu ditu Celtari irabaziz (0-2)
Lehen zati ikusgarria egin dute lehoiek, eta aurkaria baino askoz gehiago izan dira. Berenguer eta Navarroren golekin, denboraldiko lehen garaipena lortu dute.