Matarazzoren Realak geldiezin jarraitzen du (3-1)
Elx Sucic, Oyarzabal eta Oskarssonen golei esker menderatuta, txuri-urdinek porrotik gabe jarraitzen dute entrenatzaile berria etorri zenetik.
Realeko jokalariak, gol bat ospatzen. Argazkia: EFE
Realak 3-1 menderatu du Elx larunbat honetan Anoetan jokatu duten EA Sports Ligako 23. jardunaldiko partidan. Sucic, Oyarzabal eta Oskarssonen golei esker, txuri-urdinek galdu gabe jarraitzen dute entrenatzaile berria etorri zenetik.
Partida motel hasi da, inork arrisku handiegirik hartu nahi ez zuelarik, eta zati handi batean kanpoko taldea izan da nagusi jokoan. Hala, bisitariena izan da partidako lehen aukera argia, Da Silvaren eskutik, baina Remirok geldiketa bikaina egin du.
24. minutuan iritsi da txuri-urdinen erantzuna. Kontraeraso azkar batean, Elxen areara heldu dira, eta Sucicek, lehen jaurtiketan asmatu ez badu ere, bigarrenean ondo kokatu du baloia, markagailua irekitzeko (1-0). Tamalez, ia jarraian zelaia utzi behar izan du, min hartuta.
Lehen ordu erdia igarota, Oyarzabal oso adi egon da Netok atezainari emandako pase kaskar bat lapurtzeko, eta atea hutsik zuelarik, 2-0ekoa sartu du.
Atsedenaldira abantaila onarekin joango zirela zirudienean, Da Silvak kontraeraso bat aprobetxatu du gola sartu eta abantaila murrizteko. Zelaian ikusten ari zena kontuan izanda, merezitako gola izan da (2-1).
Aldageletatik bueltan, Elx bigarrena egiteko zorian egon da, baina Remiro erraldoi bilakatu da berriro jaurtiketa oztopatzeko. Ondoren, Pablo Marinek Realaren hirugarren gola sartu du, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpokoa adierazita.
Reala jokoan agintzen ari zen ordurako, eta erasora jo du etengabe. Hala, Oyarzabalek gertu izan du bere bigarren gola, baina gora joan zaio. Horrez gain, Ochiengek debuta egin du lehen taldearekin.
Gol aukerak ugariak izan dira, baina Oskarssonek sartu du taldeari garaipen argia eman dion 3-1ekoa.
Matarazzoren agindupean, galdu gabe jarraitzen du Realak, eta Europako postuetatik gertuago dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Realak Jon Martinen kontratua 2032ra arte luzatu duela iragarri du
20 urterekin, Lasarteko erdiko atzelaria ezinbestekoa da Matarazzorentzat Realaren atzealdean.
Harrera beroa egin diote Mikel Oyarzabali Zubietan
Estatu Batuetatik iritsi berritan, Zubietan izan da Mikel Oyarzabal. Entrenatzen zebiltzan taldekideek txalo artean hartu dute eibartarra Munduko Txapelketa irabazi duelako.
Gorka Carrerak 2031 arte luzatu du kontratua Realarekin
Errenteriako aurrelaria bigarren talde txuri-urdinaren golegile nagusia izan zen aurreko denboraldian. Gainera, lehenengo taldearekin lau partida jokatzea lortu zuen.
Gorrotxa: “Lehenengo jardunaldian taldearekin batera lehiatzea da asmoa”
Gorrotxak pubalgia du aurreko denboralditik. Hobetze aldera, “plan bat” egiten ari direla azaldu du eibartarrak eta “lehenengo jardunaldian taldearekin lehiatzea” da ideia. Datorren denboraldia polita bezain gogorra izango da Realarentzat, baina Europa tartean, gogotsu agertu da jokalaria.
Realak berdindu egin du denboraldiaurreko lehen partidan Racingen aurka (1-1)
Realak bana egin du Zubietan Racingen aurka jokatu duen denboraldiaurreko lehen partidan. Rino Matarazzok bi hamaikako probatu ahal izan ditu, bana zati bakoitzean. Oskarssonek gola sartu du donostiarrentzat 19. minutuan, eta Gabriel Gimenezek kantabriarrentzat 82.ean.
Luken Beitiak 2030ra arte berritu du bere kontratua Realarekin
Elgoibargo atzelaria funtsezko zutabea izan da Sanserentzat azken denboraldi hauetan eta denboraldiaurrea lehen taldearekin egiten ari da, Rino Matarazzoren aginduetara.
Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”
Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).
Reala denboraldi berria hasi da prestatzen Zubietan
Reala denboraldi berria hasi da prestatzen Zubietan. Azken egunetan osasun azterketak egin ondoren, Arturo Ruizek 26 jokalari izan ditu bere esanetara gaurko lehen entrenamenduan. Taldeak 6 fitxaketa iragarri ditu. Aurten Europan jokatzeko erronka izango dute aurrean.
Pablo Marinek gihar lesioa du
Jokalari errioxarrak eskuineko iskiotibialetan du lesioa. Hala, denboraldiaurrean lesioren bat duen lehenengo futbolaria da, talde txuri-urdinean.
Igor Zubeldia: “Txapelketa asko ditugu denboraldian zehar; helburua da denetan lehiakorrak izatea”
Atzelariak, Zubietan, asteartean, hedabideen aurrean hitz egin du. Zubeldiak, denboraldiaren gainean zer espero duen galdetu diotenean, zehaztu du asmoa duela “ahalik eta partida gehienetan eskuragarri izatea” Rino Matarazzo entrenatzailearentzat.