Eibarrek garaipen epikoa lortu du gola luzapenean sartuta (2-1)
Javier Martonen eta Alvaro Rodriguezen golei esker, armaginek markagailua irauli dute Racing liderraren aurka.
Eibarrek igande honetan Racingen aurka Ipuruan jokatutako Hypermotion Ligako 26. jardunaldiko partida irauli eta 2-1 irabazi du, Alvaro Rodriguezek luzapenean sartutako gol bati esker.
Kantabriako taldeak baloiaren jabetza izateko asmo argia izan du hasieratik. Maguettek 7. minutuan gora bota duen urruneko jaurtiketa bat izan da lehen aukera arriskutsua. Eibar Olaetxearen burukada batekin erreakzionatzen saiatu da.
20. minutua pasatuta, Eibarren kontraeraso bat golarekin amaitu ahal izan da, Bautistak Madari pasea eman ondoren. Azken horrek, baina, ezker zutoinetik gertu bota du baloia, ordura arte armaginek izan duten aukerarik argienean.
Hurrengo minutuan, Racingek ez du barkatu, eta aurrea hartu du markagailuan, Andresen golarekin (0-1).
Bigarren zatia antzera hasi da, Eibarren min egiteko gaitasun eskasarekin. Dena den, ideiak agortzen ari zirela zirudienean, San Joseren aldaketek eragina izan dute. Javi Marton (zelaira sartu berria) area barruan sartu da, eta Ezkieta gainditu du, jaurtiketa on batekin, markagailuan berdinketa jartzeko (1-1).
84. minutuan, epaileak txartel gorria atera dio Puertari, eta erabaki horrek kalte egin dio Racingi azken minutuetan.
Luzapenean, Alvaro Rodriguezek Eibarri garaipena eman dion gola egin du, buruz. Aldaratze pare bat jaso eta Racingeko atzelari batek baloia atepetik atera ondoren, baloia madrildarrari iritsi zaio, eta gola sartu du (2-1).
Zure interesekoa izan daiteke
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.
Maria Carvajal, Eibarreko erdilari berria, Juventusek utzita
Corteganan (Huelva) jaio zen 2008an, eta 15 urterekin egin zuen debuta Lehen Mailan, Sporting Huelvarekin. Urtebeteko kontratua izango du talde armaginean.
Eibarrek Unai Elgezabal aurkeztu du: “Badakit hemengo jokalarien maila oso ona dela”
Erdiko atzelaria talde armaginera bueltatu da; azken bi denboraldiak Levanten eman ditu. Ipuruan izan da aurkezpena, ostegunean.
Eibarrek Unai Elgezabal fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Erdiko atzelari bizkaitarra Levante taldetik iritsi da Eibarrera. Elgezabalek, 33 urtekoa bera, esperientzia du talde armaginean; izan ere, duela hamar urte ere aritu zen bertan. Gainera, Angel Tronchok ez du jarraituko Jokin Aranbarriren taldean.
Emma Moreno Eibarrera itzuli da, Atletico Madrilek utzita
Madrildarra joan den udan iritsi zen lehen aldiz talde armaginera, 19 urtez azpiko Europako txapeldun izan ondoren. Guztira, 29 partidatan parte hartu zuen iragan denboraldian, eta 1.500 minututik gora jokatu zituen.
Eibarrek iragarri du Javi Martinezek ez duela klubean jarraituko
Soriako jokalaria 2025eko neguko merkatuan iritsi zen Ipuruara, Osasunatik, eta Eibarren ibili den urte eta erdian 14 partida jokatu ditu, eta gol bat sartu. Eldensen ariko da aurrerantzean.
Marianna Seidl estatubatuarra, Eibarren hamargarren aurpegi berria
Ezker hegalekoa Brisbane Roar taldetik heldu da, Australiatik.