Olaetxeak 93. minutuan sartutako golak merezitako garaipena eman dio Eibarri Almeriaren aurka (1-0)
Armaginek urrezko hiru puntu dituzte sailkapenaren beheko aldetik aldentzeko.
Eibarrek azken minutuan lortu du garaipena Hypermotion Ligako 23. jardunaldian Almeriaren aurka jokatutako partidan. Ipuruako neurketako gol bakarra Lander Olaetxeak egin du, 93. minutuan.
Javi Marton izan da lehen 45 minutuetako protagonistetako bat. Nafarrak aukera argia izan du 28. minutuan, baina bere jaurtiketak langan jo du. Pasea Corpasek eman dio.
Almeriaren erantzuna 42. minutuan iritsi da. Leo Baptistaok buruarekin errematatu du baloia area erditik, baina bere saiakera kanpora joan da, gutxigatik.
Eta 45.ean, Peru Nolaskoainek buruz jo du Corpasek emandako baloia, baina oraingoan ere baloia kanpora joan da, desbideratuta.
Atsedenaldiaren ostean, armaginen nagusitasunak bere horretan jarraitu du eta arriskua sortzen jarraitu dute. 54. minutuan, Guruzetaren jaurtiketak zutoina jo du eta 56.ean epaileak ez du adierazi Nelson Montesek Martoni egindako penaltia.
Ondoren, andaluziarren aukera korner batean egindako erremate batean, baina Boniniren burukada kanpora joan da langa gainetik.
Eta berdinketa hautsi duen gola azken minutuan iritsi da, falta batean hasitako jokaldian. Baloia Lander Olaetxeari iritsi zaio area barruan eta honek sareetara bidali du.
Emaitza honi esker, urrezko hiru puntu lortu dituzte armaginek.
Zure interesekoa izan daiteke
Eibarrek puntu bikaina eskuratu du Real Madrilen etxean (0-0)
Iñaki Goikoetxearen taldeak, horrenbestez, lau puntu daramatza, Moeve F Ligan bi partida jokatuta. Igandean, Alfredo Di Stefano futbol zelaian, Eibarrek ahalegin handia egin du, eta, sari bezala, berdinketa eskuratu dute armaginek.
Eibarrek bere bolada ona luzatu du Granadari aise irabazita Ipuruan (3-0)
Armaginek hirugarren garaipena jarraian lortu dute Hypermotion Ligan lau jardunaldi jokatu eta gero, sailkapeneko goiko aldean kokatzeko. Ivan Gil, Adu Ares eta Jon Guruzeta izan dira golegileak.
Elijah Giftek Eibarren jokatuko du, Athleticek utzita
Futbolari nafarrak 30 partida jokatu zituen iragan sasoian RFEFko lehen mailan eta sei Youth Leaguen, Bilbao Athleticekin.
Sufrituta irabazi dio Eibarrek Andorrari (0-1)
Jokin Aranbarriren taldeak Aleix Garridok bigarren zatiaren hasieran sartu duen gola baliatu du 3 puntuak eskuratzeko, baina etxeko taldearen setioari eutsi behar izan dio, epaileak Jon Magunazelaia kanporatu ostean armaginak jokalari bat gutxiagorekin geratu baitira.
Alimata Belemek eman dio garaipena Eibarri luzapenean (1-0)
Eibarrek denboraldiko lehen garaipena eskuratu du Espanyoli 1-0 irabazita, Ipuruan jokatu den F Ligako partidan. Alimata Belemek sartu du armaginen gola, korner batean.
Sergio Alvarezek eskuineko hankako giharretan haustura du
Klubak eman du lesioaren berri, eta jokalari armagina tratamendu espezifikoa jasotzen ari da dagoeneko.
Alvaro Rodriguezek denboraldiko lehen garaipena eman dio Eibarri (1-0)
Armaginek Real Valladolid menderatu dute Ipuruan. Bisitariak hobeto aritu dira lehen zatian, baina Jokin Aranbarriren mutilek aurrerapausoa eman dute bigarrenean, eta azkenean nagusitu egin dira.
Eibarrek 1-3 galdu du Tenerife igo berriaren aurka
Armaginek Liga hasiera kaskarra izan dute Ipuruan, eta, Bautistaren golak markagailua berdindu duen arren, Kanarietako taldea nagusi izan da eta partida irabazi du.
Eric Perez, Eibarren lehen taldeko jokalaria
Aurrelaria 2001ean jaio zen Ermuan, eta kadete mailn iritsi zen talde armaginera. Eibarren bigarren taldearekin Bigarren RFEF mailara igo zen. Ondoren, harrobiko aurrelariak eskarmentua hartu du Alcorcon, Amorebieta eta Barakaldon utzita jokatuz.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.