Golak
Edna Imadek gol-festa batekin esan dio agur Realari (5-5)
Atletico Madrilen eta Realaren arteko partida erotzekoa izan da. 5-5 berdindu dute Alcala de Henaresen, eta txuri-urdinak seigarrena sartzeko zorian izan dira azken txanpan. Edna Imade aurrelari nigeriarrak 3 gol egin ditu bere agurreko partidan.
Eibarrek penaltiz irabazi dio Alhamari (0-1)
Eibarrek 0-1 irabazi dio Alhamari F Moeve Ligako 15. jardunaldian. Carmen Alvarezek sartu du partidako gol bakarra, penaltiz, eta armaginak sailkapeneko bederatzigarren postura igo dira.
Realak bolada txarra moztu du Getaferen aurka (1-2)
Realak balio handiko puntua lortu du, irmo aritu den Atletico taldearen aurka (1-1)
Euskal taldeak kontrako golari aurre egin eta markagailua berdindu du Guedesen jokaldiari esker, EA Sports Ligako 18. jardunaldian.
Alavesek eta Oviedok berdinketa sinatu dute partida estu batean (1-1)
Osasunak eta Athleticek puntuak banatu dituzte urtea hasteko (1-1)
Gorritxoak nagusitu dira lehen zatian, zuri-gorriak bigarrenean, eta Ruben Garciaren eta Guruzetaren golek markagailua parekatu dute.
Sanse sendo batek puntu bat atera du Cultural Leonesaren etxean (1-1)
Tentsio handiko partida batean Real Sociedad B Carbonellen gol batekin aurreratu da, baina etxekoek, Ribeiro Costari esker, markagailua berdindu dute.
Armaginen garaipena 2026a estreinatzeko (2-1)
Bart Ipuruan jokatutako partidan, armaginek markagailua irauli zuten Alvaro Rodriguezen eta Javi Martonen golei esker, eta garaipenak Eibarren joera ona sendotu du.
Sansek porrot egin du etxean Ceutaren aurka (1-3)
Txuri-urdinek partida indartsu hasi duten arren, Ceutak maila tekniko handia erakutsi du, eta hiru puntuak eraman ditu.
Osasunak arnasa hartu du Alavesen kontura (3-0)
Budimirren bi golek, boleaz eta penaltiz, eta Raul Garcia de Harorenak Gabonetako geldialdia lasaixeago pasatzeko aukera emango die gorritxoei.
Realari garaipenak luzapenean egin dio ihes Valentzian (1-1)
Take Kubok sartutako golarekin aurreratu da Reala markagailuan, baina Levantek berdinketa lortu du, penaltiz, 92. minutuan. Ion Ansotegiren taldeak garaipena merezi izan du, baina porrot sentsazioarekin itzuliko da Donostiara.
Alavesek galdu egin du Real Madrilen aurka (1-2)
Mbappek lehen gola sartu eta Carlos Vicentek partida berdindu du, baina Rodrygoren golak garaipena eman dio talde zuriari.
Athleticek estropezu egin du Balaidosen (2-0)
Swedberg eta El-Abdellaouiren golek eta Nico Williamsek huts egindako penaltiak Athletic porrotera eraman dute.
Eibarrek merituzko puntua lortu du Atleticoren aurka (2-2)
Eibarrek bina berdindu du igande honetan Atletico Madrilen aurka F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Carla Andresek eta Emma Morenok aurretik jarri dituzte armaginak, Jensenen golari erantzunez, baina Boe Risak markagailua parekatu du, penaltiz.
Txuri-urdinen erakustaldia Zubietan Deportivoren aurka (3-0)
Realak 3-0 irabazi dio Deportivori Zubietan jokatu den F Moeve Ligako 14. jardunaldiko partida. Txuri-urdinak nagusi izan dira hasieratik, jokoan zein aukeretan. Lucia Pardoren, Emma Ramirezen eta Klara Cahynovaren golek, etxeko taldearen nagusitasuna islatzeaz gain, 3 puntuak etxean geratzea ekarri dute.
Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)
Athleticek talentu gazteari esker lortu du garaipena
Athleticek 0-2 irabazi dio Madrid CFFri, Liga F Moeveko 14. jardunaldian, Fernando Torres zelaian jokatutako neurketan. Elene Gurtubayk ireki du markagailua, eta Daniela Agotek sartu du bigarren gola partidako emaitza itxiz. Garaipen honi esker, Athletic sailkapenaren erdialdetik gora kokatu da.
Osasunaren harresiak ez dio Bartzelonaren erasoari eutsi (2-0)
Tsygankovek Realaren lehen zati ona baliogabetu du (1-2)
Hirugarren porrota jarraian jaso du Eibarrek (1-2)
Bigarren zati osoan zehar Eibar partidaren agintea hartzen saiatu da markagailuari buelta emateko, baina ez da posible izan eta hirugarren porrota jarraian jaso du.