Realak balio handiko puntua lortu du, irmo aritu den Atletico taldearen aurka (1-1)
Euskal taldeak kontrako golari aurre egin eta markagailua berdindu du Guedesen jokaldiari esker, EA Sports Ligako 18. jardunaldian.
Atletico Madril hartu du igande honetan Realak bere etxean, Anoetan, berdinketarekin (1-1) amaitu den partida zirraragarri eta bizi batean. Euskal taldeak kontrako golari aurre egin eta markagailua berdindu du Guedesen jokaldiari esker, EA Sports Ligako 18. jardunaldian.
Txuri-urdinen lehen aukera argia 15 minutura iritsi da, Brais Mendezen eskutik, Mikel Oyarzabalen asistentzia bikainaren ostean. Bi jokalariek zaleen txalo zaparrada jaso dute.
Pellegrino Matarazzo Realeko entrenatzaile berriaren lehen partidan, etxekoek asmo argiak erakutsi dituzte berdinketa hautsi eta lehen gola sartzeko, arriskua sortuz eta Atleticoren defentsari presioa sartuz.
Dena dela, lehen zatiko azken minutuetan Carlos Solerrek falta bat atera du eta Alexander Sørloth jokalari txuri-urdin ohiak bere atean sartu du gola, buruz. Hala ere, epaileak baliorik gabe utzi du, Brais Mendez jokoz kanpo zegoelako.
Bigarren zatiaren hasieran, Sørlothek ez du aukera galdu, eta Atleticok aurrea hartu du markagailuan, jokaldi borobila buruz amaituta.
Realak, ordea, ez du amore eman, eta handik gutxira Gonçalo Guedesek berdindu du markagailua, Take Kuboren asistentzia bikainari esker.
Euskal taldeak intentsitate berarekin eraso egiten jarraitu du ondorengo minutuetan, partidaren amaierara arte, bi taldeen arteko tentsio une jakin batzuekin norgehiagokan.
Bietako inork ez zuen topaketa berdinketarekin amaitu nahi, baina, azkenean, ezin izan da inor gailendu Anoetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Soroetak puntu bat salbatu du Sanserentzat Zubietan (1-1)
Bigarren zatian berdegunean sartu den Donostiako aurrelariak Fabriciok Teneriferentzat sartu duen gola berdindu du, partidaren azken txanpan atezainaren gainetik ondo errematatu ondoren.
Realak ofizialki aurkeztu du Gorka Alvarez
Gorka Alvarez entrenatzaile lasartearrak ilusio handiz hartu du Realeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura. Bestalde, Maider Castillo Realeko Futbol arduradunak kritikatu egin du Arturo Ruizek denboraldia hasi ostean utzi izana kluba.
Heart of Midlothian, Eskoziako txapelduna, Realaren aurkaria Europa Cupeko atarikoan
Gorka Alvarezen taldeak Heartsen aurka neurtuko ditu indarrak irailaren 22 edo 23an eta irailaren 30an edo urriaren 1an. Joaneko partida Edinburgon jokatuko du; itzulikoa, Donostian.
Jon Martin: “Golak ez dira sartu, baina kontentu defentsan egin dugun lanarekin”
Realak hutsean utzi du markagailua Anoetan, Celtaren aurkako partidan. Ez dira gutxi izan gola sartzeko izan dituzten aukerak, batzuk argiak. Hala ere, Jon Martin kontentu agertu da defentsa lanarekin.
Golik gabeko berdinketa Realaren eta Celtaren artean (0-0)
Markagailua ez da mugitu ate aurrean bietako batek ere ez baitu asmatu. Realak eraman du jokoaren pisua lehen zatian, baina Celtak lehia orekatu du atsedenaldiaren ostean.
Ainhoa Moraza: “Gure maila non dagoen jakiteko balio behar digute horrelako partidek”
Reala Txapeldunen Ligatik at geratu da Chelsearen aurka 0-1 galdu ostean. Ainhoa Morazarek azaldu du “taldeak partida oso landua” egin duela, markagailua guztiz kontra eduki arren. Hala ere, “bide onetik” doazela adierazi du donostiarrak.
Hauxe izan da Reala-Chelsea partidako gol bakarra
Realak 0-1 galdu du Chelsearen aurka, Txapeldunen Ligako hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidan, Zubietan. Keira Walshek sartu du talde ingelesaren aldeko gola, 54. minutuan.
Realak ahalegin handia egin du Chelsearen aurka, baina galdu du Zubietan, eta Txapeldunen Ligatik at gelditu da (0-1)
Keira Walshek, 54. minutuan, hirugarren sailkatze-txandako itzuliko partidako gol bakarra sartu du. Horrenbestez, euskal taldeak Europa Kopa jokatuko du. Chelseak erakutsi du talde bikaina dela, baina Reala ondo aritu da bigarren norgehiagoka honetan, eta kanporaketan ere bai.
Erik Bretos: “Munduko klub guztiek nahiko lukete Mikel Oyarzabal izan, baina berak Realean egon nahi du”
Realaren Futbol zuzendariak, asteazkenean, amaitu berri den fitxaketetako merkatua izan du hizpide; agerraldian, Realaren kapitainaren gainean mintzatu da: “Merkatuan egon nahiko balu”, adierazi du, “mila eskaintza izango genituzke”.
Mikel Goti Real Oviedora, utzita
Erdilaria Realetik utzita helduko da Asturiaseko taldera, 2026-27 denboraldiaren amaierara arte.