HYPERMOTION LIGA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanse jaitsieratik atera da Deportivo jipoituta (0-3)

Etxetik kanpo lortutako lehen garaipenean, talde txuri-urdinak partida osoa jokatu du azken postuetatik ateratzeko.
Sanseko jokalariak gol bat ospatzen. Argazkia: Reala

Sanse bikain atera da larunbat honetan Hypermotion Ligako jaitsiera gunetik, Deportivori 0-3 irabazita eta etxetik kanpo lehen garaipena lortuta.

Ordu erdia pasata, Aitor Fragak gelditu ikusgarria egin du Deporrek aurrea har ez zezan. Eta hurrengo jokaldian, Patiñoren galera baten ondoren, bigarren talde txuri-urdinak kontraeraso azkar batekin jo du, Carrerak maisuki burututa (0-1).

Atsedenaldiaren atarian, Ochiengek sarearen albotik jo du jaurtiketa gurutzatua.

Sanseri kosta egin zaio bigarren zatian bere zelaitik irtetea. Horregatik, Jon Ansotegik hamaikakoa berritu du Mikel Rodriguezen eta Alex Marchalen sarrerarekin. Baina oparitutako baloi batek bidea libre utzi dio Jon Baldari, eta zartako ikusgarria atera du 0-2koa sartzeko.

Hiru minutu geroago, zelaian sartu berria zen Gorka Gorosabelek Donostiako taldearen garaipen historikoa itxi du (0-3).

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Barrenetxea en rueda de prensa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Barrene: “Helburua lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea da”

Ander Barrenetxeak eta Realak hainbat egun daramatzate denboraldi berria prestatzen. Donostiako erasotzaileak argi du taldearen helburua "lehiaketa guztietan ahalik eta gorenen egotea" izan behar dela. Zentzu horretan, Superkopa titulu berri bat lortzeko aukera egingarria dela adierazi du, eta aldi berean, taldea denboraldi honetan sistema berri batekin lehiatzea ez litzatekeela batere arraroa izango adierazi du. (Bideoa gazteleraz).

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X