Realak 25.680 sarrera izango ditu Errege Kopako finalean
Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte. Realaren “fanzone” izenekoa, Sevillan, Carlos III.a etorbidean izango da, Cartujako geralekuaren ondoan.
Realaren zaleek babes handia emango diote taldeari finalean, apirilaren 18an. Argazkia: Europa Press.
Realak 25.680 sarrera izango ditu 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako finalean; partida handi hori apirilaren 18an jokatuko dute talde txuri-urdinak eta Atletico Madrilek, Cartuja futbol zelaian, Sevillan. Horietako % 85 Realaren bazkideek jasoko dituzte, eta euskal taldearen zaleek, Sevillan, “fanzone” izeneko bat izango dute, Carlos III.a etorbidean, Cartujako geralekuaren ondoan.
Asteartean, bilera egin dute Jokin Aperribay Realaren presidenteak, Miguel Angel Gil Atletico Madrilen presidenteak eta Rafael Louzan Espainiako Federazioaren presidenteak. Batzar horretan adostu dutenez, Realaren zaleak, Cartujan, “Gol Sur” izeneko eremuan izango dira. Zelaiaren edukierari erreparatuta, club finalista bakoitzak horren % 40 izango du; 2025ean, baina, Bartzelonak eta Real Madrilek sarrera kopuru apur bat handiagoa jaso zuten, talde bakoitzak 26.031 izan baitzituen.
Realaren bazkideek klubak jasotako sarreren % 85 izango dituzte. Astelehenean zabaldu zuen Realak epea bazkideek izena emateko, ostiraleko 20:00etara arte; astelehen gauean, klub txuri-urdinak zehaztu zuen 10.331 bazkidek zutela izena emanda lehenengo orduetan.
Arestian esan bezala, Sevillara joango diren realzaleek “fanzone” bat izango dute, Carlos III.a etorbidean, Cartujako geralekuaren aldamenean.
Reala talde bisitaria izango da finalean, Atletico Madril Reala baino lehenago sortu baitzuten. Bi taldeek beste final bat jokatu zuten 1987an, Zaragozan, Romaredan, eta Realak lortu zuen garaipena orduan, penalti jaurtiketetan.
Sevillara joango ez diren zaleentzat, Donostian pantaila erraldoia izango da, bai eta “hainbat sorpresa” ere; hala aurreratu du Jon Insausti alkateak: “Oraingoan, bai; oraingoan, ospatzea dagokigu, eta festaz gozatzea, 2021ean ezin izan baikenuen egin. Uste dut aurten dena ematea dagokigula”, nabarmendu du Insaustik.
Zure interesekoa izan daiteke
Luken Beitia: “Penaltira arte partida ona egin dugu”
Luken Beitia Realeko jokalariak taldeak penaltira arte egindako partida ona nabarmendu du.
Reala hondoratu egin da azken minutuetan Atleticoren aurka (0-3)
Partida osoan zehar aurkariari aurre egin ondoren, 84. minutuan egindako penalti batek gidoia erabat aldatu du, 10 minututan hiru gol jasoz.
Realak krisian jarraitzen du eta Teneriferekin berdindu du (1-1)
Realak garaipenik gabe jarraitzen du denboraldi honetan, F Moeve Ligako 3. jardunaldian Teneriferen aurka 1-1 berdindu baitu. Ainoa Campok aurretik jarri ditu txuri-urdinak, baina Eva Vergesek markagailua berdindu du azken minutuetan.
Sanseren joak Andorra menderatu du (1-3)
Donostiako filiala zehaztasunez, potentziaz eta erasoetan zuzen aritu da lehen zatian, eta azkar ziurtatu du garaipena.
Matarazzo: “Kopan izandako lehiakortasuna gogoratu nahi dut"
Realeko entrenatzaileak igandean Atletico Madrilen aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako bosgarren jardunaldian. Talde madrildarraren aurka Errege Kopa irabazi zutenean erakutsitako lehiakortasuna ikusi nahi duela nabarmendu du.
Yangel Herrera Atletico Madrilen aurkako partidari buruz: “Gustuko ditugu partida hauek; garaipen handi bat oparitu nahi diegu zaleei”
Yangel Herrerak prentsaurrekoa eman du ostegun arratsaldean. Bertan, "pozik eta gozatzen" ari dela eta iragan denboraldia atzean utzi nahi duela esan du. Europa Ligaz eta Atletico Madrilen aurkako partidaz ere aritu da. (Bideoa gazteleraz)
Realak Granadan galdu du (3-2), eta punturik batu ezinik jarraitzen du Moeve F Ligan
Gorka Alvarezen taldeak, Carlota Chaconek eta Klara Cahynovak sartutako golen bidez, bi aldiz berdindu zituen Granadaren abantailak, baina, bigarren zatiaren hasieran, Andaluziako taldeak hirugarren gola egin zuen, erabakigarria. Realak, txapelketako bi partida jokatuta, ez du punturik, oraindik.
Igor Zubeldia: “Talde honek bukaerara arte ez duela etsitzen erakutsi da”
Igor Zubeldia Realeko jokalariak taldeak Elxen lortutako garaipena baloratu du partida amaieran. Amaierara arte erakutsitako jarrera azpimarratu du atzelari txuri-urdinak.
Sucicek hamarrekin erreskatatu du Reala, Elxen jokatutako partida ero batean (2-3)
Kroaziarrak azken minutuetan sartutako gol batek garaipen handia eman die txuri-urdinei, 0-2 aurreratu eta Jon Martinen kanporaketaren ostean, eta Elxek partida nola berdindu duen ikusi ondoren.
Matarazzo: “Taldearen alde erasokorra ikusi nahi dut"
Realak Elxen aurka jokatuko du, astelehenean, EA Sports Ligako 4. jardunaldiko partida.