Golak
Alaves Atletico baino gutxiago izan da Mendizorrotzan (1-2)
Epaileak Angel Perez egotzi du bigarren zatian, partida 1-1 zihoanean, eta Alavesek jokalari bat gutxiagorekin jokatu du partidaren azken ordu erdia. Marianok bigarrena sartzeko aukera izan du 84. minutuan, baina ez du asmatu, eta Atleticok hurrengo jokaldian egin du 1-2koa.
Nerea Eizagirrek lehen garaipena eman dio Realari Moeve F Ligan, Valentziaren aurka (0-1)
Talde txuri-urdineko kapitainak 23. minutuan sartutako golari esker, Reala aurreneko aldiz gailendu da jokoan dagoen Ligan; asteazkenean Europa Kopan Heartsen aurka lortutakoa ere kontuan izanik, Donostiako taldeak bi garaipen jarraian daramatza.
Sansek ezin izan dio bi goleko bere abantailari eutsi, eta luzapenean galdu du Granadaren aurka (2-3)
Ion Ansotegiren taldeak bi gol sartu ditu lehenengo zatian, Gorka Gorosabelen eta Gorka Carreraren bidez; bigarren zatian, baina, Granadak 2-2 berdindu du, eta Andaluziako taldeak 2-3koa egin du 93. minutuan. Txuri-urdinek hiru partida jarraian daramatzate punturik lortu ezinik.
Eibarrek puntu borrokatua eskuratu du Granadan (0-0)
Eibarrek 0-0 berdindu du Granadan, F Moeve Ligako seigarren jardunaldian, azken ordu laurdenean jokalari bat gutxiagorekin aritu eta gero, epaileak Sara Martin egotzi baitu, txartel gorria aterata.
Athleticek puntu bat eskuratu du Madril CFF taldearen etxean (2-2)
Bibiane Schulzek sartu ditu euskal taldearen bi golak. Zuri-gorriek aurkariaren lehenengoa irauli dute, baina, azkenean, ezin izan dute garaipena lortu.
Eibarrek zazpigarren garaipena jarraian lortu du, Albacete mendean hartuta (1-3)
Armaginek ez dute aurrekoetan emandako itxura ona erakutsi, baina zortea alde izan dute. Rober, Mada, Lluis Lopez (bere atean) eta Pejiño izan dira partidako golegileak.
Alavesek porrot mingarria hartu du Espanyolen aurka azken minutuan galduta (1-0)
Arabarrek puntu bat ateratzea merezi izan dute kataluniarren aurka F Moeve Ligako 6. jardunaldian jokatutako partidan, baina Browne jokalariak 100. minutuan egindako golak sarirk gabe utzi ditu gasteiztarrak.
Athleticek Reala garaitu du Euskal Herria Txapelako finalean (0-1)
Maroan Sannadik 58. minutuan sartu du neurketan erabakigarria izan den gola. Anoetan jokatutako derbia polita izan da, eta Athleticek merezita irabazi du. Bilboko taldeak laugarren aldiz eskuratu du titulua txapelketa honetan.
Eibarrek garaipenen errekorra hautsi du eta lider dago Las Palmasi irabazita (3-2)
Talde armaginaren historian sei garaipen jarraian lortzen dituen lehen aldia da.
Seidlek hiru puntuak lortu ditu Eibarrentzat Sevillan (0-1)
Seidlek partidaren azken txanpan egindako gol bakarti bati esker, Eibarrek hiru puntuak eskuratu ditu Jesus Navas zelaian, Sevillari 0-1 irabazita. Norgehiagoka trinkoa izan da, eta armaginen defentsako planteamenduak eta planteamendu taktikoak fruituak eman ditu, etxekoen punteria faltaren aurrean.
Alavesek galdu egin du Madril CFF taldearen aurka (1-0)
Sandra Villafañeren golak aldea markatu du larunbat honetan Fuenlabradako Fernando Torres estadioan jokatu den norgehiagokan. Korner jaurtiketa buruarekin urrundu du Brimak area txikira, futbolarien zalapartaren eta Sofia atezainaren artean. Baloia Madrilgo hegalaren aurrean jauzi da, eta horrek 1-0ekoa sartu du.
Barrenek luzapenean eman dio garaipena Realari Mestallan (2-3)
Euskal taldea nagusi izan da Valentziaren zelaian, baina bigarren zatian asko sufritu du. Luka Sucicek, lehen zatian, aurretik jarri du Reala, eta, bigarren zatian, Mayolek banakoa egin du; Solerrek, penaltiz, 1-2koa egin du; Beitiak, bere atean, 2-2koa egin du; eta Barrenek, 91. minutuan, gol erabakigarria sartu du, 2-3koa.
Del Alamoren gol batek garaipena eman dio Eibarri, Athleticen aurkako derbian (1-0)
Burukada bikain batez, Angeles del Alamok erabaki du Ipuruan jokatutako partida, 57. minutuan. Azken minutuetan, talde zuri-gorriak estutu egin du, berdinketaren bila, baina armaginek garaipenari eutsi diote.
Eibarrek Eldense garaitu du, bigarren jarraitzen du eta bost garaipen jarraian daramatza (1-2)
Jokin Aranbarriren taldeak Nuevo Pepico Amat Eldako futbol zelaian irabazi du, Jon Magunazelaiak 28. minutuan eta Ivan Gilek 63.ean sartutako golei esker. Justin Smithek 75.ean egin du Eldenseren gola. Eibarrek bikain segitzen du, eta Castello liderrak bakarrik batu ditu orain arte berak baino puntu gehiago.
Siverak penalti bat gelditu dio Sanceti, eta Athleticek eta Alavesek berdindu egin dute San Mameseko derbian (0-0)
Bilbon jokatutako partidan, Athleticek izan du baloia, Alavesek baino gehiago, baina Gasteizko taldea oso sendo aritu da. Neurketako jokaldi garrantzitsuena 68. minutuan izan da: zuri-gorriek penalti bat izan dute, eta Oihan Sancetek hartu du jaurtitzeko erantzukizuna, baina Antonio Siverak, bikain, gelditu egin du.
Sansek denboraldiko bigarren porrota jaso du Mallorcaren aurka Zubietan (0-1)
Realak ezin izan du hamarrekin aritu den Badalona garaitu (0-0)
Realak hutsean berdindu du Badalonaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, talde katalana 60 minutuz jokalari bat gutxiagorekin aritu bada ere, epaileak Maria Valenzuela atezaina kanporatu duelako lehen zatian. Horrenbestez, talde txuri-urdinak denboraldiko lehen garaipena lortu gabe jarraitzen du F Moeve Ligan.
Alavesek ezin izan du Bartzelona geldiarazi (0-6)
Babazorroek ezin izan diete txapelketako liderrei aurre egin, eta jipoia jaso dute.
Osasunak Atletico Madrilen etxean galdu du, eta hiru partida daramatza punturik batu ezinik (4-0)
Madrilgo taldea Nafarroakoa baino gehiago izan da, eta argi gailendu zaio; hori bai, 28. minutuan, Atletico Madril 1-0 irabazten ari zela, epaileak baliorik gabe utzi du Arguibideren gol bat, erabaki oso eztabaidagarrian. Jonathan Davidek, Kang-in Leek, Le Normandek eta Baenak sartu dituzte Simeoneren taldearen golak.
Eibarrek garaipen handia lortu du Balaidosen, Celta Fortuna aurkari, eta bigarren postuan jarraitzen du Hypermotion Ligan (0-4)
Jokin Aranbarriren taldeak lehen zatian sartu ditu lau golak: Jon Magunazelaiak, Adu Aresek eta Jon Guruzetak, azken horrek bi aldiz, egin dituzte. Eibarrek lau garaipen jarraian daramatza, golik jaso gabe gainera.