Jagoba Arrasate: “Helburua ez da partidak jokatzea, ofizialtasuneruntz pausoak ematea baizik”
Euskal Selekzioaren aldeko solasaldia egin da gaur. Bertan izan dira Jagoba Arrasate eta Oihana Azkorbebeitia, besteak beste. Berriatuarrarekin egon gara eta “kontzientzia sortu” behar dela adierazi du, baita “ekintzak egin behar direla” ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Reala Istanbulera joango da otsailaren 2tik 7ra, Superkopa jokatzeko
Lehiaketa Saudi Arabiara itzuliko da 2028an; izan ere, 2027ko ediziorako egoitza aldatu behar izan dute, Ekialde Hurbileko herrialdeak egun horietan antolatzen duen Asiako Koparekin bat egiten duelako.
Edin Terzic: “Zaleen zirrara eta babesa antzematen ditut, klubarekiko duten lotura; lanerako jarrera oso ona da”
Athleticek abuztuaren 22an ekingo dio lehiari 2026-2027 denboraldian, EA Sports Ligan, San Mamesen, Sevilla aurkari; horretarako bederatzi egun gelditzen direla, EITBk Edin Terzic zuri-gorrien entrenatzaile berria elkarrizketatu du. “Guk, Ligako beste hainbat taldek bezala, Europan jokatzea dugu helburu”, adierazi du, “eta hitzeman ahal dut gogor lan egingo dugula horretarako”.
Alavesek Nikola Maras egotzi du errendimendu baxuagatik
Bere aldetik, harrobiko jokalaria den Alvaro Garciak Vila-real B taldean jokatuko du utzita.
Celta-Osasuna partida abuztuaren 27ra atzeratu da, baina talde gorritxoak “erabateko desadostasuna" erakutsi du
Balaidoseko futbol-zelaia ez dago futboleko neurketa bat hartzeko moduan, onddo batek erasan baitio. Bere aldetik, talde nafarra erabat kaltetua sentitzen da LaLigak eta Federazioak hartutako erabakiaren aurrean.
PSGk Europako bigarren Superkopa irabazi du erreskadan, Emeryren Aston Villa mendean hartuta (2-1)
Kvaratskheliak aurretik jarri ditu frantziarrak lehen zatian, baina Madjok berdinketa lortu du atsedenaldira heldu aurretik. Bigarren zatian, Douek berdinketa desegin du.
Sentimendu Kopan, Alaves txapeldun
Euskal taldeak denboraldi berria prestatzen ari dira. Taxoaren Sentimendu Kopa jokatu dute Osasunak, Alavesek eta Realak. Lehenbiziko partidan, Alavesek 3-0 hartu du mendean Osasuna. Bigarrenean, Alavesek eta Realak bana egin dute. Eta hirugarrenean, berriz, Realak 0-2 hartu du mendean Osasuna. Emaitza hauekin, Alavesek irabazi du Sentimendu Koparen bosgarren edizioa.
Rockson Yeboah erdiko atzelariaren fitxaketa iragarri du Osasunak
22 urteko defendatzaile ghanarra Suediako I.F.K. Göteborg taldetik iritsi da 3 milioi euroren truke, bost denboraldirako sinatu du eta 30 milioiko klausula izango du.
Gorrotxategi entrenamenduetara itzuli da
Eibartarrak zelaia zapaldu du bere taldekideekin batera pubalgiako mina gainditu ostean.
Osasunak Diego Rico fitxatu du, 2026-2027 denboraldirako
Ezker hegaleko atzelaria, azken hiru denboraldiak emanda, libre zegoen; 2021etik 2023ra bitartean, Realean aritu zen.
Anaitz Arbilla: “Hasiera on bat izatea nik uste dut positiboa dela”
Eibar Teneriferen aurkako debuta prestatzen ari da. Talde armaginak igandean, 17:00etan, jokatuko du lehen partida. Anaitz Arbilla taldeko kapitainak hamaikagarren denboraldia hasiko du Eibarrekin. Ondo hastea garrantzitsua dela uste du.