Errege Kopako final-laurdenetako kanporaketako ordutegiak
Alaves-Reala derbia otsailaren 4an jokatuko dute, 21:00etan, Mendizorrotzan. Athleticek, ostera, otsailaren 4ean egin beharko dio aurre Valentziari, 21:00etatik aurrera.
Errege Koparen final-laurdenetako 4 neurketak otsailaren 3tik 5era jokatuko dira, Espainiako Futbol Federazioak (RFEF) jakitera eman duenez. Hiru euskal talde arituko dira lehian kanporaketa horretan.
Alavesek eta Realak otsailaren 4an jokatuko dute elkarren kontra, asteazkenez, Mendizorrotzan, 21:00etan hasita. Athleticek, berriz, otsailaren 4ean egin beharko dio aurre Valentziari, 21:00etatik aurrera.
Horiez gain, kanporaketako beste bi neurketak honako ordutegia izango dute:
-Albacete-Bartzelona: otsailak 3, 21:00etan.
-Betis-Atletico Madril: otsailak 5, 21:00etan.